Lehen seihilekoan susperraldi ekonomikoa moteldu egingo dela aurreikusi du Cebekek
Cebek Bizkaiko patronalak egindako aurreikuspenaren arabera, lurraldeko ekonomiak % 6,5 egingo du gora 2021ean. Hala ere, pandemiaren intzidentzia altuak susperraldi ekonomikoa "moteldu" egingo duela uste du. Bigarren seihilekoari begira, ostera, "datu hobeak" espero ditu, txertoaren zabalkundea tarteko.
Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena eta enpresen artean egindako inkesta aurkeztu dute gaur goizean Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak, hedabideen aurrean.
Patronaleko arduradunen esanetan, Bizkaiko ekonomiak jaitsiera "gogorra" pairatu du azken hilabeteetan, 2008tik izandako txarrena. Cebekek egindako kalkuluen arabera, ekonomia % 10 inguru jaitsi da 2020an, Euskal Autonomia Erkidegoaren antzera (% 9,5).
2021. urteari begira % 6,5eko hazkundea iragarri du Bizkaiko patronalak. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak (EAE), ostera, % 8,6ko igoera izatea espero da. Garniñunoren hitzetan igoera "garrantzitsua" izango bada ere ez da 2020an galdutakoa "errekuperatzeko" nahikoa izango. Ildo horretan, hainbat alditan gauzatuko den errekuperazioa izango dela aurreratu du.
Txertaketa kanpainari lotuta, mutualitateek prozesu horretan lagun dezaketela nabarmendu du, baldin eta koronabirusaren aurkako txerto gehiago iritsiko balira eta Osakidetzak guztiak jartzeko gaitasunik ez balu.
Bestalde, balizko zerga igoera batek izango lituzkeen ondorio negatiboen inguruan ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trenbideen sektorean gutxiengoa duten sindikatuek grebari eutsi diote eta gutxieneko zerbitzuak mantentzen dira
CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuek asteazkenera arte eutsi diote grebari. Semaf, CCOO eta UGT sindikatu nagusiek, bere aldetik, greba deialdia bertan behera utzi dute Garraio Ministerioarekin segurtasunean inbertsio handiak egiteko akordioa sinatu ondoren.
Albiste izango dira: Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen, Athletic eta Realaren arteko Kopako finalerdiak zuzenean EITBn, eta 'Karmele' Primeran plataforman
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Erakundeek kezka azaldu dute Tubos Reunidosen egoerarekin eta etorkizuneko proiektua galdegin
Besteak beste, Mikel Jauregi eta Mikel Torres sailburuak, Jaurlaritzaren izenean; Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Ainara Basurko Bizkaiko Sustapen Ekonomikorako foru diputatuak eta Amurrioko alkateak erantzun diote zuzendaritzaren proposamenari.
Sindikatuen ustez, "kolpe gogorra" izan da Tubos Reunidosek proposatutako LEEa, eta azpimarratu dute grebaren jarraipena "erabatekoa" izan dela
Langileen batzordearen presidente Andres Garciaren iritziz, "itxiera itxura duen espedientea" proposatu diete. Astearte honetan langileen batzarra egingo dutela iragarri du, hurrengo egunei begira "hartu beharreko erabakiei" buruz hitz egiteko.
Mikel Jauregi sailburuak inbertsio publiko-pribatuaren alde egin du Tubos Reunidosen iraupena bermatzeko
Enpresak daukan zorrarekin kezkatuta agertu da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Halaber, azpimarratu du enpresaren iraupena bermatu ahal izateko zorra berregituratu egin behar dela.
Sindikatu nagusiek bertan behera utzi dute biharko deitutako tren greba
Deialdiak enpresa publiko eta pribatuetako 34.000 langileri eragiten zien, eta bertan behera geratu da, elkarrizketan zer aurrerapauso emango den zain.
Tubos Reunidosek Amurrioko eta Trapagaraneko lantegietako 301 langile kaleratzea proposatu du
Enpresak bideragarritasun-plan bat aurkeztu dio enpresa-batzordeari, tartean Amurrioko altzairugintzaren jarduera etetea, langileen irteerak eta zorra berregituratzea barne, industria-proiektuaren jarraipena bermatzeko.
Makinisten grebaren jarraipena % 100ekoa izaten ari da, sindikatu profesionalaren arabera
Zenbait zerbitzu bertan behera utzi dira eta atzerapenak ere izan dira. Renfek dioenaren arabera, greba egiten ari diren langileen kopurua ez da % 12ra heldu.
Tubos Reunidosek 71,3 milioi euroko galerekin itxi du 2025eko ekitaldia, behin betiko emaitzen zain
Negozio-zifrak % 13 egin zuen gora, baina batez besteko salmenta-prezio txikiaren ondorioz, konpainiaren zorra 263,2 milioi eurora igo da. Amurrion (Araba) eta Trapagaranen (Bizkaia) lantegiak dituen enpresak ohar baten bidez adierazi duenez, AEBko jardueraren beherakadak eragindako kaltea zenbatzea falta zaie.
Makinistek greba abiatu dute, tren zerbitzuaren krisiaren ostean
Jaurlaritzak % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan, eta % 25ekoak gainerako orduetan, Bilboko eta Donostiako aldirietako bost lineetan, trenbide sektoreko sindikatuek otsailaren 9an, 10ean eta 11n deitutako hiru greba egunetarako.