Makinisten grebaren jarraipena % 100ekoa izaten ari da, sindikatu profesionalaren arabera
Zenbait zerbitzu bertan behera utzi dira eta atzerapenak ere izan dira. Renfek dioenaren arabera, greba egiten ari diren langileen kopurua ez da % 12ra heldu.
Makinisten grebaren lehen eguna gauerdian hasi da, gorabehera handirik gabe eta jarraipenaren inguruko datu kontrajarriekin. Estatu mailan izaten ari den grebaren lehen egunak jomugan dauka Garraio Ministerioak gaur izango duen bilera, lan-gatazkari irtenbidea ematea izango baitu helburu.
Deialdiak 34.000 langileri baino gehiagori eragiten die, sektoreko enpresa publiko eta pribatuen artean. Horrela, 13.000 langile daude deituta grebara Adifen, 15.000 Renfen, 450 Iryon, 400 Ouigon, 1.500 Serveon eta 4.000 Logirailen.
Zenbaki kontrajarriak
SEMAF tren-makinisten sindikatuak astelehen honetan adierazi duenez, grebaren jarraipena % 100ekoa izan da.
Renfek, aldiz, adierazi du langileen % 11,6k greba egin duela goizeko txandan, bidaiari- eta merkantzia-zerbitzu guztiak barne, baita tailerretako gainerako jarduerak ere.
Enpresa publikoko iturriek gaineratu dutenez, gaueko txandaren eta goizekoaren artean metatutako jarraipena % 11,2koa da. Otsailaren 11ra arte luzatuko da greba, eta Semaf, CCOO, UGT, CGT, SF-Intersindical eta Alferrok parte hartzera deitu dute.
Oraingoz, grebaren ondorioz, zenbait zerbitzu bertan behera utzi dira eta atzerapenak ere izan dira.
Gorabeherak EAEn eta Nafarroan
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, grebak honako zerbitzuei eragiten die: C-1 Bilbao Abando-Barakaldo-Santurtzi; C-2 Bilbao Abando-Barakaldo-Muskiz; C-3 Bilbao Abando-Laudio-Urduña; C-1 Donostiako zabalera iberikoa, C-1 Irun-Donostia-Tolosa-Brinkola; eta Bilboko zabalera metrikoa, C4F Bilbao-Balmaseda linea (lehengo FEVE).
Maiztasuna guztien % 50 murriztu dira puntako orduetan, eta % 25 gainerako orduetan.
Grebaren lehen egun honetan, ehundik gora zerbitzu eten dira Bizkaian, eta grebaren eragina nabarmena izan da Abandoko geltokian, eta ia ez zegoen bidaiaririk bertan.
Gipuzkoan ere grebaren ondorioak nabariak izan dira. Izan ere, astegun buruzuri batean 22.802 lagunek erabiltzen dute C1 Irun-Brinkola linea.
Nafarroan, grebaren lehen egun honek gorabehera handiak utzi ditu, batez ere Zaragozara eta Madrilera doazen trenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.