Alarma-egoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek laguntza gehiago iragarri ditu turismoarentzat eta ostalarientzat

Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euroko funtsa onartuko du turismo sektoreko, ostalaritzako eta merkataritzako enpresa eta langile autonomoei laguntzeko.
Ostalariek Bilbon egindako manifestazioa.
Ostalariek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchezek asteazken honetan iragarri duenez, Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euroko funts bat onartuko du datozen asteetan, turismo sektorean, ostalaritzan eta merkataritzan aritzen diren enpresari eta langile autonomoei laguntzeko.

Kongresuan egin duen agerraldian azaldu duenez, diru-laguntza horien bidez sektore horietan jarduera mantentzea, inbertsioak egitea eta langilea kontratatu ahal izatea bermatu nahi du Espainiako Gobernuak.  

Bestalde, pandemia hasi zenetik Gobernuak Barne Produktu Gordinaren % 20 erabili dituela adierazi du, besteak beste, aldi baterako lan-erregulazioak ordaintzeko eta erkidego autonomoetara transferentziak egiteko.

“Aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileei ordaintzeko, 40.000 milioi euro bideratu ditugu”, zehaztu du Sanchezek.

Horrez gain, gobernu autonomikoei orain arte 24.000 milioi euro baino gehiago eman dietela  esan du, hala nola osasun arreta indartzeko edo tokian tokiko administrazioek eman ohi dituzten laguntzetarako.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X