Adineko pertsonak ekonomiaren erdigunean jartzeko plan bat abiatu du Gipuzkoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Adinberri zahartze osasuntsuaren estrategiaren baitan, "silver economy" delakoa bultzatzeko plan bat garatuko du, bost espezializazio nitxotan oinarrituta: zerbitzu sozio-sanitarioak eta arreta-ereduak, etxearen egokitzapena eta laguntza teknikoak, turismoa, ingurune lagunkoiak eta teknologia gaitzaile digitalak.
Estrategia horrek ikuspegi soziala eta ekonomikoa bateratuko ditu, horrela, alde batetik, adinekoen bizi kalitatea eta arreta hobetzeko, eta, bestetik, enpresa proiektu berrien sorrera eta hazkundea bultzatzeko.
Hala azaldu du gaur goizean Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak, Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendariarekin batera, 'Silver economy' estrategia lurraldean garatzeko ikerketaren aurkezpenean. Azpimarratu dutenez, merkatu horrek BPGren % 5,5 (1.472 milioi) eta enpleguaren % 9,2 (31.885 lanpostu) ematen dizkio Gipuzkoako ekonomiari, eta 2025ean BPGren % 32 izatea eta Europar Batasuneko enpleguaren % 38 sortzea espero dute.
Nitxo horiek identifikatzeko, Adinberrik azken urtean bultzatutako ikerketa bat hartu da oinarri, eta inkesta eta elkarrizketa sakonak egin zaizkien 188 eragilek baino gehiagok esku hartu dute. Gainera, alderaketa bat egin da Estatuan eta nazioartean garrantzitsuak diren erakundeekin, hala nola Silver Valleyrekin (Frantzia), Acciórekin (Katalunia) edo UK Research and Innovationekin (Erresuma Batua).
Larrañagaren esanetan, estrategia horrek "ikuspegi soziala bateratuko du, adinekoen bizi-kalitatea eta arreta hobetuz, eta ekonomikoa, hazkundea eta enpresa-proiektu berrien sorrera bultzatuz.
Azterketak ondorioztatu duenez, "bost nitxo horiek baldintza guztiak betetzen dituzte lurraldearentzat aukera-gune bat izateko: masa kritikoa, 'Silver' kolektiboaren beharrekiko lerrokatzea, enpresen interesa, eta Gipuzkoan eremu horiei lotutako berrikuntza- eta ezagutza-gaitasunak izatea".
Bost merkatu-nitxo
Lehen nitxoa, zerbitzu sozio-sanitarioena eta arreta ereduena, pertsonarengan oinarritutako arreta eredutik abiatuko da, eta arreta berezia jarriko du telemedikuntzan eta telelaguntza aurreratuan, alde batetik, eta estimulazio kognitiboan, bestetik. Afagi, Oroi edo Cita Alzheimer erakundeek, besteak beste, abian jarrita dituzte dagoeneko zenbait programa estimulazio kognitiboaren alorrean.
Bigarrena, etxea egokitzeari eta laguntza teknikoei buruzkoa da, eta etxebizitza irisgarrien diseinuan zein desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonek etxean bizitzen jarraitzeko eta beren autonomia pertsonala bermatzeko produktuetan oinarritzen da. Joera hori areagotu egin da pandemiaren ondorioz, eta horrek etxeko arreta zerbitzuen eskaria handitzea eta egoitzetako eredua egokitzea ekarri du.
Turismoari dagokionez, helburua Gipuzkoa "Europa hegoaldean lehen mailako helmuga senior gisa finkatzea da; izan ere, talde horrek joera du jendetza handirik ez dagoen garaietan bidaiatzeko eta tenperaturak ez dira muturrekoak, eta hainbat faktore baloratzen ditu, hala nola zerbitzuaren kalitatea, garraio ona eta paisaia-aniztasuna, lurraldeko turismo-eskaintzarekin bat datozenak".
Era berean, ingurune lagunkoien nitxoak Gipuzkoak adinekoen egunerokoan eragin positiboa izango duten espazio eta ingurune publikoak sortzeko duen gaitasuna indartu nahi du, hiri eta landa eremuak barne hartuta. Helburu hori bat dator Osasunaren Mundu Erakundearen Hiri Lagunkoiren Programarekin. Udalerri askok bat egin du programa horrekin, eta abian dira dagoeneko ekimen garrantzitsuak, horien artean, Donostia Lagunkoia programa.
Azken honek, zeharka, bosgarren nitxoa izango du oinarri, hots, teknologia gaitzaileak. Gipuzkoa ondo kokatuta dago esparru honetan, hala nola adimen artifizialean, obotikan edo errealitate birtualean, eta horiek etxean, espazio publikoetan, osasun-gailuetan edo telelaguntzakoetan edo zaintzaileen lan inguruneetan dituen aplikazioetan, besteak beste.
“’Silver economy’ delakoa bizi dugun eraldaketa digitalerako palanka gehigarri bihurtu nahi dugu”, nabarmendu du Larrañagak, eta lurraldean eremu hori indartzeko "zerbitzuen ekonomiak" duen garrantzia ere azpimarratu du. Esparru estrategiko horri erantzungo dion Jarduera Plan laster jarriko dela martxan gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.