lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako garbiketa sektoreak lau greba egun iragarri ditu apirilerako

Sindikatuek "hitzarmen duina" eskatu dute eta greba "mugagabekoa" izan litekeela ohartarazi dute.

Nafarroako garbiketa sektoreak lau greba egun iragarri ditu datorren asterako, era mugagabean luzatu daitezkeenak, patronalak hitzarmen duin baterako egin dituzten eskaerei kasurik egin ezean.

CCOO, LAB, ELA, UGT eta Solidari sindikatuetako ordezkariek adierazi dutenez, ez dute beste konponbiderik topatu apirilaren 13tik 16rako grebara deitzea baino, "kontuan hartu ez dituzten" mobilizazio ugariren ostean. Euren erabakiak osasungintzan, hezkuntzan, industrian edo garraioetan, besteak beste, izango duen eraginaz jabetuta, "elkartasuna, ulermena eta solidaritatea" eskatu dizkiote gizarteari.

Yolanda Forcadellok (LAB) eta Pilar Saavedrak (ELA) sektoreko langileak gonbidatu dituzte "trapuak, eskularruak, mopak eta desinfektatzaileak" alde batera uztera eta garbiketa-greba honetara batzera. Era berean, azpimarratu dute ikusteko dagoela datorren astean gertatuko dena, "lan honetaz bizitzeko borroka egitea beste erremediorik ez duen funtsezko sektore batek geldialdia egiten duenean".

Euren aldarrikapenen artean, hauek nabarmendu dituzte: soldatak KPIa baino gehiago handitzea, sektore feminizatu honetako soldata-arrakala gutxitzeko; laneko baja-osagarriak eta horien % 100eko ordainketa berreskuratzea; eta lanaldi murriztuak handitzea baimenduko duen klausula berri bat sartzea hitzarmenean, murrizketa horiek euren lan-egoera eta egoera pertsonala "prekarizatu" dituztelako.

Eskaera horiek patronalari ere azaldu dizkiote, baina, salatu dutenez, "gure lana aitortu eta urte askotan soldatak izoztuta izan direla onartu beharrean, iragan otsailaren 4an mahai negoziatzailetik altxatu zen". Besteak beste horregatik, horien arabera, Nafarroako garbiketa-sektoreak "arrazoi ugari ditu pandemia erdian greba egiteko".

Ezinbesteko sektore bateko langileak direla azpimarratu dute, eta "pandemiaren hasieratik lehen lerroan" egon direla, ospitale, hotel medikalizatu zein osasun-zentroak garbitzen, "ziurgabetasuna nagusi zen garai batean", "norbera babesteko ekipo egokirik gabe, sarritan" eta "konfinamendu baten erdian".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X