LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba mugagabea egingo dute Bergarako Industrias Betiko lantegian, gaurtik aurrera

Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako Industrias Betiko lantegian
Greba mugagabea deitu dute Bergarako Industrias Betiko lantegian. Argazkia: google maps

Bergarako Industrias Betiko lantegian greba mugagabea egingo dute gaurtik aurrera, ELA sindikatuak deituta, "langileen beharrei erantzungo dien enpresa hitzarmen duina" eskatzeko.

Sindikatuak iragan astean ohar baten bidez azaldu zuenez, errodamenduak egiten dituen enpresa gipuzkoarrak "lan karga du, etekin handiak ditu eta ez du ia pandemiaren eraginik nabaritu".

Horren arabera, "langileen ordezkaritzak, ELA sindikatukoak, hilabeteak daramatza enpresa-hitzarmen duin bat berritzea negoziatzen". Lantegiak 17 langile ditu, eta horietako gehienek greba mugagabea babestu zuten batzarrean.

Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X