Zerga-sistemaren erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA: "Enpresa handiek zergak ez ordaintzearen konplize dira gobernuak"

ELAk ekitaldia egin du Bilbon, zerga-sistema "justuagoa" aldarrikatzeko. "Euskal Herrian, zenbat eta diru gehiago izan, gutxiago ordaintzen da", kritikatu du Mitxel Lakuntzak.
Mitxel Lakuntza, ELAk Bilbon egindako ekitaldian.
Mitxel Lakuntza, ELAk Bilbon egindako ekitaldian. Argazkia: ELA sindikatua

Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak esan du "enpresa handiek zergak ez ordaintzearen konplize" direla Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta foru aldundiak.  

ELAk ekitaldia egin du Bilbon, enplegua sortzea, murrizketak saihestea eta aberastasunaren banaketa justua bermatuko duen zerga-sistema berria ezartzea aldarrikatzeko.

Euskal Herrian, "zenbat eta diru gehiago izan, gutxiago ordaintzen" dela salatu du Lakuntzak. "Urkullu, Rementeria, Olano, Chivite… enpresa horiek ez ordaintzearen konplize dira, eta beraiek ordaintzen ez dutena besteok ordaintzen dugu", erantsi du.

"Herri hau langileek ateratzen dute aurrera, lehendakari", azpimarratu du, Iñigo Urkulluri zuzenduta.

Lakuntzak azaldu duenez, "enpresa handiek apenas ordaintzen dute zergarik: irabazten dituzten 10 eurotik bat". "Eta langileak dira ekarpen handiena egiten dutenak: jornalen zuzeneko zergetatik datoz ogasunak jasotzen dituen lau euroetatik hiru", gaineratu du.

Injustizia horrekin amaitzeko, zerga-sistema erreformatzea ezinbestekoa dela esan du, "areago orain, covid-19aren pandemiak ezberdintasun eta premia sozialak handitzea eragin duenean".

Horrez gain, politika industrialik ez izatea leporatu die erakundeei, eta enpresek alde egin ez dezaten zergak saihestea zentzugabea dela esan du: "Zergatik daude enpresak Alemanian edo Frantzian, eta ez Marokon? Bada, berrikuntza, formazioa, komunikazioa, hornikuntza sareak eta beste daudelako".

Horregatik, "benetako politika industriala" behar dela adierazi du Lakuntzak, zerga-sistema aldatuta enplegua sustatzeko baliabideak izango direlako, eta enpresa estrategikoak babestuko dituen 2.300 milioi euroko fondoa sortzea ere proposatu du.

Halaber, patronala "presioa" egiten ari dela salatu du, "zerga-sistemaren erreformari buruz hitz egingo dela badakielako eta bere pribilegioak galdu nahi ez dituelako".

Horrela, Lakuntzak iragarri du bere sindikatuak lanean jarraituko duela aberatsenek zerga gehiago ordain dezaten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X