Izar ontziola zigortu dute amiantoarekin lan egin zuen behargin baten heriotzagatik
Bilboko Lan Arloko 2. Epaitegiak aintzat hartu du 2018an amiantoarekin kontaktuan lan egin zuen langile baten alargunak aurkeztutako demanda, ASVIAMIE amiantoaren biktimen euskal elkarteak jakinarazi duenez, lanbide-gaixotasunagatik hil izanaren ondoriozko prestazioei % 50eko errekargua ordaintzera kondenatu du Izar Construcciones Navales, 2019ko abuztutik aurrerako ondorio ekonomikoekin.
Elkarteak azaldu duenez, langilea Astilleros Españoles enpresan (ondoren Izar Construcciones Navalesen izango zena) egon zen lanean 1958ko azarotik 1999ko ekainera arte, soldatzaile eta biltegizain gisa, "amiantoarekin etengabeko kontaktuan, itsasontzien hodiak kalorifugatzen eta estaltzen", mantekin eta bendekin isolatuz haiek.
Langilea 2018ko abuztuan hil zen Sarcomatoide pleura-mesoteliomaren ondorioz, eta 2019ko otsailean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak(GSIN) gaixotasun profesional baten ondorioz hil zela adierazi eta horri zegozkion alarguntza-prestazioak eman zituen.
ASVIAMIE ohartarazi duenez, "ontziolak ez zien amiantoarekiko esposizioaren arriskuei buruzko informaziorik inoiz eman langileei, sekula ez zuen lan-giroan zeuden amianto-partikulen neurketarik egin, ez zen amiantoaren manipulazioan aurkitutako erauzketa-sistemarik erabili, garbiketa-lanak ekorketa bidez egiten ziren eta arnas babeserako maskararik ere ez zieten ematen".
Horregatik, 2019an segurtasun-neurrien faltagatik errekargua eskatu zuten, baina, deitoratu dutenez, "GSINk adierazi zuen ez zegokiola inongo errekargurik".
Hala ere, elkarteak nabarmendu duenez, orain kaleratutako epaiaren arabera, "enpresaren erantzukizuna zehazten duten hiru baldintza betetzen dira: enpresak segurtasun-neurriak betetzean arau-hausteren bat egin izana, langileari egindako kaltea egiaztatzea, eta arau-haustearen eta kaltearen arteko kausalitate-erlazioa egotea".
Elkartearen ustez, nabarmentzekoa da epaiak "oso larritzat" jotzea enpresaren arau-haustea, izan ere, "langilea lau hamarkadatan amiantoaren eraginpean egon zen, eta enpresak ez zuen arriskuaz ohartarazi ere egin", horri esker % 50eko errekargua ezarri baitu, auzi-jartzaileak eskatu bezala.
Prebentzioa beharrezko
ASVIAMIE pozik agertu da epaiarekin, "Batez ere, GSINk eta Lan Ikuskaritzak patronala errugabetzeko darabiltzan argudio prebarikatzaileak zapuzten dituelako, lotsarik gabe esaten baitute 80ko hamarkada baino lehen, ez zela amiantoaren arriskua ezagutzen, edo ez zegoela enpresak behartzen zituen prebentzio-legerik".
Zentzu horretan, azpimarratu dutenez, "Europako Batzordeak dioen bezala, minbiziak eragiten ditu lanarekin lotutako heriotzen % 53". Hori dela eta, elkartearen ustez, "beharrezkoa da lanpostuetan prebentzioa zorroztea higiene-arriskuei aurre egiteko eta, bereziki, substantzia kantzerigenoekin lan egiten bada".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.