Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Autonomia Erkidegoko garraio txartelak.
Facua Euskadi kontsumitzaileen elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Avanza autobus enpresak Barik txartela onar dezala eta Bilbo-Donostia lineako tarifetan "bidaiari bizkaitarren eta gipuzkoarren artean dagoen diskriminazioa" amaitu dadila.
Kontsumitzaileen elkarte horrek ohar bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoako herritarrek Mugi abonu txartela erabil dezakete Avanza enpresarekin linea horretarako erosten dituzten txarteletan, eta, beraz, 4,15 euroko deskontua egiten zaie.
Facuaren arabera, baina, Bizkaiko bidaiariek erabiltzen duten txartela, Barik, ez dago aurreordainketa egiteko aplikazioek onartzen dituztenen artean. Hori dela eta, bizkaitarrek ohiko txartela erosi behar dute, 13,65 eurokoa, "deskontua duen tarifa baino lau aldiz garestiagoa".
Kontsumitzaileen elkartearen arabera, hori "2023an onartutako Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen aurkakoa da". Araudi horren arabera, gipuzkoarrek, bizkaitarrek eta arabarrek Barik, Mugi edota Bat txartela erabili ahal izango dute Euskadiko garraio publiko guztietan, lurraldea kontuan hartu gabe. Legeak bi urteko gehieneko epea ezarri zuen aukera hori gauzatzeko, eta 2025eko azaroan amaitu zen.
Hori dela eta, Facua Euskadik Gipuzkoako Foru Aldundiari, linea horren eskumena duen erakundea den aldetik, eskatu dio aldaketa egokiak egin ditzala linea horretarako txartelak erosteko Barik txartela onartzen dela ziurtatzeko, Bizkaiko bidaiariek ere deskontua izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.