ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Mercedes-Benz enpresaren Gasteizko lantegiaren irudia. Argazkia: EITB Media
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian, apirilaren 25erako eta 27rako. Arrazoia da zuzendaritza “eten gabe” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Sindikatuak lau ordezkari ditu langileen batzordean (guztira 29 dira), eta ostegun honetan iragarri du deialdia. Horren bidez, 5.000 langile inguruko plantillari protesta egitera dei egin dio, zuzendaritza “haien bizitza eta denbora nahieran erabiltzen ari delako”.
Epai irmoak “ez betetzea”
Sindikatuak kritikatu egin du 9 orduko lanaldia eta larunbatetako lanaren aktibazioa, duela urtebete baino gehiago ezarritako egutegi “inposatuaren bidez”. ESK sindikatuak, halaber, salatu du lan-harremanetan “etengabeko gatazka” dagoela, eta enpresak ez dituela epai irmoak betetzen.
Ohar baten bidez, ESK sindikatuak kritikatu du lantegiko zuzendaritzak ez diola inolako aukerarik ematen langileen batzordeari lan-egutegia antolatzen parte hartzeko.
Gainera, sindikatuak salatu du Mercedesek aldi baterako langileak kontratatzeko enpresen bidez kontratazio “masibo eta kontrolik gabekoa” egiten duela. “500 behargin baino gehiago daude modalitate horren bidez kontratatuta”, adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela