MASMOVIL EUSKALTEL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelek agur esan dio Burtsari, MasMovilek erosteko eskaintza publikoa egin ostean

Operadorea 2015etik izan da Burtsan, 2021eko abuztuaren 17ra arte, eta akzioko 10,94 euroko balioarekin utzi dio kotizatzeari.
Bi pertsona Euskalteleko eraikinaren aurretik paseatzen
Bi pertsona Euskalteleko eraikinaren aurretik paseatzen. Argazkia: EFE.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Euskaltelen kotizazioa bertan behera utzi du astearte honetan, merkatuaren itxieran, MasMovilek hala eskatuta. Euskal operadorearen akzio-gehiengodun berriak, horrela, bide-orriari eusten jarraitzen du; tituluetako % 97,66 ditu, eta bere asmoa da Euskaltel azkar uztea merkatuetatik kanpo.

Horretarako, operadoreak nahitaezko salmentaren aukera baliatu du, konpainiaren tituluen % 100 eskuratze aldera, eta, Erosteko Eskaintza Publiko arrakastatsua egin ostean, Burtsatik at uzteko.

Euskaltel 2015etik izan da Burtsan, 2021eko abuztuaren 17ra arte, eta akzioko 10,94 euroko balioarekin utzi dio kotizatzeari, MasMovilek bere eskaintza publikoan egin zuen eskaintzatik (azkioko 11 euro) oso gertu.

Euskaltelek Burtsa utzita, Telefonica da orain Espainiako Estatuko burtsa-merkatuan dagoen telefonia-operadore bakarra; izan ere, MasMovil iaz utzi zuten kanpoan, Cinven, KKR eta Providence funtsek erosteko eskaintza publikoa egin ondoren.

MasMovil azkar hasi da erabakiak hartzen; Kontseilua birmoldatu du, eta Meinrad Spenger kontseilari delegatu izendatu du. Jose Miguel Garcia, orain arte Euskalteleko kontseilari delegatu bera, Kontseilutik irten da, eta konpainiaren kanpo-aholkulari izango da.

Horrez gain, telebista-negozioa Agile TVri saldu dio, 32 milioi euroren truke; horrela, taldearen telebista-zerbitzuak homogeneizatu ditu. Horiek Growthen kotizatzen duen konpainiaren zerbitzua erabiltzen dute jada.

Merkatuak itxi direnean, Euskaltelek Burtsan egin duen sei urteko ibilbidea amaitu da. 2015eko uztailaren 1ean hasi zen Euskaltel Burtsan kotizatzen, titulu bakoitzeko 9,50 euroko prezioarekin. Kutxabankek Euskaltelen akzioen % 49,9 zituen orduan.

Akzioen prezioa hainbat urtez gainbeheran egon ondoren, gora egin du, eta MasMovilek Euskaltel eskuratzeko eskaintza publikoa egin ostean iritsi da 11 eurora akzio bakoitzeko.

Hurrengo urratsa abuztuaren 27an izango da. MasMovilek nahitaezko salerosketa abiatuko du akzioak erosteko eskaintza publiko adiskidetsua onartu ez zuten akziodunen (guztien % 2,3 baino ez) tituluak eskuratzeko. Euskaltelen kapital sozialaren % 100 bereganatuko du horrela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X