MasMovilek Euskalteleko kotizazioa abuztuaren 17tik bertan behera uztea eskatu du
Kaixo Telecomek, hau da, MasMovilek Euskaltelen Erosteko Eskaintza Publikoa bideratzeko baliatu duen sozietateak, iragarri du nahitaezko salmenta gauzatzeko aukera erabiliko duela, kontrolpean ez dituen Euskalteleko akzioak (% 2,33 dira) erostea helburu; halaber, eskatu ere eskatu du Euskaltelen Burtsako kotizazioa abuztuaren 17tik geratzea bertan behera. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak adierazi du enpresarekin lan egingo duela, eragiketan hartutako konpromisoak bete ditzan; tartean, Jaurlaritzak berak nabarmendu duenez, Euskaltelen egoitzak Euskadin jarraitzea.
Erosteko Eskaintza Publikoaren epea aurreko ostiralean amaitu zen, eta Euskalteleko akziodunen % 97,66k parte hartu zuten; hala, MasMovil operadorearen jabe eztabaidaezin kokatu da. Orain, iragarrita zuenez, Euskaltelen jabe berriak aukera hori baliatuko du; asmoa da konpainia erabat kontrolatzea Burtsatik at utzi aurretik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dioenez.
Hala, ekimena abiatu du; abuztuaren 27rako, soberakinean dauden akzioak bereganatuko ditu. Kapitaleko % 2,34 dira, eta, Erosteko Eskaintza Publikoan bezala, 11 euroko prezioa izango dute.
"Nahitaezko salmenta modu zuzenean gauzatu eta likidatzeko, sozietate eskaintzaileak eskatuko dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Euskalteleko akzioen negoziazioa bertan behera uztea, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Bilboko Burtsetan, 2021eko abuztuaren 17ko merkatua itxita; halaber, eskatuko dio Euskaltelen akzioen kotizazioa bertan behera uztea une horretatik negoziazioaren behin betiko esklusioa burutu arte", esan du enpresak.
Sozietateak gogora ekarri du, halaber, nahitaezko salmenta egotekotan transakzio-gastuak bere gain hartu beharko dituela; erosketa gauzatzera behartu beharko balute, aldiz, akziodunaren kontura leudeke gastu horiek.
Euskaltelen akzioen kotizazioaren esklusioa nahitaezko salerosketaren eragiketa gauzatuta egingo da.
Euskaltelen egoitzak Euskadin jarraitzeko lan egingo du Eusko Jaurlaritzak
Testuinguru horretan, Bingen Zupiria bozeramaileak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak lan egingo duela talde berriarekin Erosteko Eskaintza Publikoan hitzartutako konpromisoak bete ditzan; horrela, "egoitza fiskalak eta sozialak Euskadin jarraituko lukete, bai eta produkzio-egitura eta erabakiak hartzeko gunea ere".
Ildo horretan, Zupiriak nabarmendu du Jaurlaritzak helburu eta konpromiso horiek betetzeko lan egingo duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.