Energiaren kontsumoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gas naturalaren prezioa % 14 garestitu da urtarrilean

Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, gas naturala erabiltzen duten etxeetan 58,41 euroko faktura ordainduko dute hilean, bataz beste.

Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu du gas naturalaren faktura % 14 garestitu dela urtarrilean, iazko epealdi bereko prezioarekin alderatuta.

Facuak ohar bidez azaldu duenez, TUR 2 motako tarifa –urtean orduko 5000 kilowatt baino gehiago erabiltzen dituzten etxeak- % 14,4 igo da hilean, 800 kilowatt orduko kontsumoa egiten dutenentzat. Iazko urtarrilean, 51,04 eurokoa zen faktura.  

TUR 1 motako tarifa -urtean 5000 kilowatt ordu baino gutxiago erabiltzen dituzten etxeak-, berriz, % 5,9 garestitu da hilean 400 kilowatt orduko kontsumoa egiten duten erabiltzaileentzat. 2021eko urrian, faktura hori 30,42 eurokoa zen.

Espainiako Gobernuak 2022rako egindako berrikuspenaren arabera, Facuak kalkulatu du TUR 1 tarifaren faktura 31,25 eurokoa izango dela hilean, orduko 400 kilowatteko kontsumoarekin, hau da, 2021eko urrian baino % 2,7ko gehiago, orduan 30,42 eurokoa baitzen.

TUR 2 tarifa, ostera, 58,41 eurokoa izango litzateke hilean, orduko 800 kilowatteko kontsumoarekin, hau da, 2021eko urriaren baino % 7 gehiago, orduan prezioa 54,60 eurokoa baitzen.  

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X