Autoak eta 4x4 ibilgailuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibilgailu berrien salmentak % 19 behera egin du urtarrilean, eta soilik 1.396 matrikulazio izan dira Euskadin

Honenbestez, ibilgailu merkatuko salmentek zortzi hilabetez jarraian egin dute behera. Azken igoera 2021eko maiatzean izan zuten.
Autoak kontzesionario batean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Autoak kontzesionario batean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Autoen eta lur orotarako ibilgailuen salmentak negatiboan eman dio hasiera urteari Euskadin; izan ere, urtarrilean 1.396 ibilgailu bakarrik matrikulatu dira EAEn, 2021eko urtarrilean baino % 19 gutxiago.

Horrela, ibilgailuen merkatuko salmentek zortzi hilabetez jarraian egin dute behera. Azken igoera 2021eko maiatzean izan zuten.

Orduz geroztik, salmentek atzera egin dute etengabe. 2021. urtea % 18,3ko jaitsierarekin itxi zuen sektoreak.

2022a ez da hobeto hasi; izan ere, matrikulazioek % 19 egin dute behera. Diesel motorra duten autoek beherakadarik handiena izan dute salmentetan. 149 ibilgailu saldu dituzte Euskadi osoan; hau da, 2021eko urtarrilean baino % 58,1 gutxiago.

Era berean, gasolina autoen eta noranahiko ibilgailuen salmentetan ere beherakada nabaritu dute. 632 matrikulatu dituzte, aurreko urteko epe beran baino % 30,3 gutxiago, Anfac, Ganvam eta Faconauto ekoizle, saltzaile eta kontzesionarioen patronalek, hurrenez hurren, jakitera eman dutenez.

Motor elektriko, hibrido eta beste erregai batzuk (hidrogeno eta gasa) erabiltzen dituzten ibilgailuen salmentak, ostera, gora egin du nabarmen. Horrela, 615 ibilgailu saldu dituzte, % 33,4 gehiago.

Bestalde, Espainiako Estatuan salmentek % 1 egin dute gora. Urtarrilean, 42.377 saldu ziren. Hala eta guztiz ere, 2020ko maiatzetik bigarren matrikulazio daturik txarrena da, 2021eko urtarrilean baino 400 gehiago soilik saldu baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X