Next Generation
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako funtsek bere inbertsioaren % 30 babestea nahi du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak

41 proiektu dituzte esku artean, eta aurten 200 milioi euro inbertituko dituzte horietan. Proiektuen artean dago Abanto-Zierbenako (Bizkaia) teknologia parkea.
CAF Iberdrolaren hidrogeno trena. Argazkia: CAF
CAF Iberdrolaren hidrogeno trena. Argazkia: CAF

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (58 enpresa ditu) nahi du bere inbertsioen % 30-40 inguru Next Generation Europako funtsek babestea; hots, 2026ra arte 1.500 milioi euroko diru-laguntzak jasotzea.

Elkarlan publiko-pribatua oinarri, hidrogenoaren teknologia garatzea du xede korridoreak. Besteak beste, Petronor, Nortegas eta Irizar enpresak ditu atzean, eta 41 proiektu ditu gaur-gaurkoz esku artean. Aurten, orotara, 200 milioi euro inbertituko dituzte horietan.

Hala, bost urteko epean, 2026ra arte, 1.500 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute, eta helburua da diru horren % 30-40 Europatik jasotzea.

Jose Ignacio Zudaire presidenteak astelehen honetan Bilbon azaldu du hori dela aurreikusitako batezbestekoa, nahiz eta zenbait proiektuk diru gutxiago beharko duten, eta berriagoak diren egitasmo batzuek gehiago.

Izan ere, hilabeteotan laguntzak jasotzeko lehenengo deialdiak egin dituzte.

Gauzak horrela, aurrera begira dituzten proiektuen artean daude Abanto-Zierbenako (Bizkaia) teknologia parkea (Bilboko portutik gertu) eta Zornotzako fabrika, non hidrogeno berdea ekoitziko duten. Biak ala biak 2022ko bukaeran edo 2023ko hasieran egongo dira martxan, aurreikusitakoaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X