Hidrogenoa euskal industriaren energia-kontsumoaren % 5 izango da 2030ean
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak Hidrogenoaren Euskal Estrategian ezarritako lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. 2030ean euskal industriaren energia-kontsumoaren % 5 izatea proposatu dute, eta urte horretarako, garraiorako 500 ibilgailuk hidrogenoa erregai gisa erabiltzea aurreikusi dute.
Estrategia horren bidez, hidrogenoak eskaintzen dituen aukera energetikoak baliatu nahi dituzte, baita ingurumen eta industria eta teknologia alorretan ere.
Bere mintzaldian, Ansolak nabarmendu du hidrogenoa funtsezkoa izango dela "energia berriztagarriak behin betiko garatzen hasteko eta energia-sisteman integratzeko", eta hori ezinbestekoa da Euskadik bere gain hartutako deskarbonizazio-kuotetara iristeko, Europako helburuekin eta Parisko akordioarekin lerrokatuta.
2030erako estrategiaren baitan, beste helburuetako batzuk dira 300 MW-eko elektrolizazio-indarra lortzea, hidrogeno guztia (% 100) energia berriztagarrien bidez ekoitzitakoa zein karbono urrikoa izatea, eta urteko erregai sintetikoen ekoizpena 2.000 tonakoa izatea.
Urte bererako beste jomugetako bat litzateke industriak lehengai gisa kontsumitutako hidrogenoaren % 90 jatorri berriztagarrikoa edo karbono urrikoa izatea, eta hori industria-sektoreko energia-kontsumoaren % 5 izatea. Horretarako, erregai hori erabiliko duten zenbait proiektu pilotu bultzatzea aurreikusi dute, publiko orokorrak erabiltzeko hidrogeno-zerbitzuguneak, esaterako.
Azken helburua, Ansolaren hitzetan, 2050ean petrolioaren eta horren deribatuen zero-kontsumoa lortzea da, energia-erabileretarako. Hidrogenoaren Estrategiak Euskadin hidrogeno-ekoizpen, -banaketa eta -kontsumorako ekosistema bultzatzea du xede, bertan dauden industria, logistika eta teknologia ahalmenak baliatuta.
Hala, EEEk hidrogenoan oinarritutako tokiko merkatua sortzeko asmoa du, industria eta bestelako sektoreak deskarbonizatzeko tresna bideragarri modura.
Era berean, jakintza hori nazioarteko merkatura esportatu nahi dute, euskal teknologiak beste sektore batzuetan (eolikoan, adibidez) izan duen garapenari jarraiki. Datozen urteetan sektoreak Europa osoan hazkunde nabarmena izatea aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.