MONDRAGON KORPORAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako funtsak ez direla enpresetara iritsi oraindik ohartarazi du Mondragon Korporazioak

Mondragon Korporazioko presidenteak ez du uste taldea edo haren zati bat burtsara aterako denik, ezta epe luzera ere.
Iñigo Ucin Mondrago Korporazioko presidentea, Forum Europa-Tribuna Euskadi jardunaldian
Iñigo Ucin Mondrago Korporazioko presidentea, Forum Europa-Tribuna Euskadi jardunaldian. EFE

Europako diru funtsak ez direla enpresetara iritsi oraindik ohartarazi du Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak. Edozein kasutan, "oso gai konplexua" dela onartu du.

Dirua garaiz iristea garrantzitsua da, Ucinen arabera. Izan ere azpimarratu duenez, Mondragon Korporazioak "itxaropen handiak" ditu funts horietan jarrita.

Mondragon Korporazioak dagoeneko iragarri du jasangarritasunarekin, digitalizazioarekin eta osasunarekin zerikusia duten hiru proiektu aurkeztuko dituela Europaren Next Generation diru funtsak lortzeko deialdira.  Azaldu duenez, proiektu horiek 1.500 milioiko inbertsioa eta 6.400 lanpostu sortzea ekarriko lukete.

"Forum Europa-Tribuna Euskadi" jardunaldian parte hartu du ostegun honetan Iñigo Ucinek eta aipatu du ez duela uste taldea edo haren zati bat burtsara aterako denik, ezta epe luzera ere. Bestalde, Mondragon Korporazioaren erabakiguneak "beti" Euskadin mantenduko direla nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X