Garraiolarien greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal garraiolariek bat egin dute astelehenetik aurrera Estatu osorako deitutako greba mugagabearekin

Hiru-n eta TRADISNAn bildutako garraiolari autonomoek bi helburu lortu nahi dituzte grebarekin: batetik, kargatzaileak presionatzea, garraio tarifak egungo kosteetara egokitzeko, eta, bestetik, Nafarroako eta EAEko gobernuei "eutsiezina" den egoerari aurre egiteko neurriak eskatzea.
garriolariek lanari utziko diote, gasoilaren gorakadari aurre egin ezinik
18:00 - 20:00
Euskadi eta Nafarroako garraiolariak, Estatuan deitutako lanuztearekin bat

Garraiolarien Hiru sindikatuak eta TRADISNA Nafarroako Garraiolarien Elkarteak Espainiako Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuzte mugagabearekin bat egitea erabaki dute. Hiru-k Altsasun egin duen asanbladan hartu du erabakia, dagoeneko "eutsi ezinezkoa" den sektorearen egoerari aurre egiteko xedez. 

Astelehenetik aurrera, beraz, gelditu egingo dira kamioi eta furgonetak, lanera bueltatzeko datarik gabe, momentuz. Bi helburu nagusi ditu greba honek: batetik, kargatzaileak presionatzea, garraioaren tarifak egungo koseetara egokitzeko, eta, bestetik, Nafarroako eta EAEko gobernuei sektoreak biziraun dezan beharrrezko dituen neurriak har ditzaten eskatzeko.

Hiru sindikatuko kide Alberto Núñez Corralek adierazi duenez, "egoera kritikoa da, erregaiaren prezioen igoerak ezinezko egiten du garraioa gaur egungo tarifetan"; azaldu duenez, "ez dago irabazirako inongo margenik, kasu batzuetan, ez da gastuak berdintzeko ere ateratzen".

Patxi Agirre garraiolariak salatu du sektorea "hankaz gora" dagoela eta "erabat abandonatua". Egoera "eutsiezina" dela ohartarazi du. "Enpresa batzuk ekoizpena gelditzeko aukera aztertzen ari dira jada, ekoizpen kosteak berdindu ezin dituztelako, bada gu dagoeneko egoera horretan gaude", esan du Agirrek. Gogorarazi duenez, "enpresek euren merkantzia mugi dadin nahi badute, ezinbestekoa da garraio tarifak erregai prezioen igoeretara egokitzea".

Lanuzteaz gain, mobilizazioak iragarri dituzte euskal garraiolariek, Espainiako plataformaren eta sindikatuaren eskakizunak "osagarriak" direlako HIRU kide Jon Altunak azaldu duenez. Hala, astehelenean Iruñean eta asteazkenean Gasteizen protestak egingo dituzte administrazioei neurriak eskatzeko.

Altunak azpimarratu duenez, lortu nahi dena da "inork ez dezala kosteen azpitik lanik egin". Horretarako klausula bat eskatzen dute, "automatikoki egunera dadin garraioaren prezioa gasoilaren prezioaren arabera".

Azpimarratu duenez, "nahiz eta Madrilen akordio bat egin eta adostu tarifak igo behar direla, gero, finean garraiolari bakoitza da bere bezeroarekin negoziatu behar duena". Horregatik, aurreratu duenez, Hiru-k garraiolariei bezeroekin negoziatzeko prozesu horretan lagunduko die.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X