Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraiolarien grebak Bilboko portuko jarduna moteldu du

Portuko agintaritzak agiri batean onartu duenez, goizean zehar "geldialdi partzialak" izan dira, "garraio plataformek eraginda, batez ere merkantzian". Gainera, kamioien karabana batek Donostiako erdialdean ibilbidea egin du.
18:00 - 20:00
Garraiolarien greba mugagabearen lehen egunak eragin mugatua izan du

Hiru sindikatuak eta Nafarroako Garraiolarien Elkarteak (Tradisna) astelehen honetan abiatutako grebak Bilboko portuaren jarduna moteldu du goizean.

Foru Erkidegoan, grebalariak Garraioaren Hirian bildu dira.

Nafarroan ez da aparteko istilurik izan, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Piketeak izan dira 08:45 aldera Agustindarren poligonoan eta Correos eraikinean.

EAEn, kamioien karabana batek Donostiako erdialdean ibilbidea egin du, baina Biriatuko mugan ez da arazorik izan.

Erregaien garestitzearen aurrean, Hiruk greba mugagabearekin bat egitea adostu zuen iragan larunbatean ezohiko batzarrean.

Lanuzteaz gain, Hiruk mobilizazio ezberdinak eramango ditu aurrera, horietako bat asteazkenean, Gasteizen. Astearte honetan garraiolariek Iruñean egingo dute mobilizazioa. Kamioi karabana batek Galarretik Iruñarako bidea egingo du asteartean, eta asteazkenean gauza bera egingo du beste batek Langraiz Okatik Arabako hiriburura.

Portuko agintaritzak agiri batean onartu duenez, goizean zehar "geldialdi partzialak" izan dira, "garraio plataformek eraginda, batez ere merkantzian", baina ez du xehetasun gehiago eman.

"Gutxienez 15 egunik edo hilabetean behin garraio tarifak gasolio prezioaren arabera egokitzea", aldarrikatzen du Hiruk.

Jon Altuna Hiruko komunikazio arduraduna eta Iñaki Goñi Tradisnako zuzendaritzako kidea elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, eta salatu dutenez, egoera honetan, "errentagarriagoa da geldirik egotea kamioia arrankatzea baino".

Goñik (Tradisna) aurreikusi du grebak luze jo dezakeela, mobilizazioa deitu duen Espainiako Garraioaren Defentsarako Plataformak egindako "eskaeren zerrenda luzea" delako. Nabarmendu duenez plataformari babesa emateko bat egin dute grebarekin.

Altunaren (Hiru) hitzetan, garraiolarien egoera "oso larria da" eta plataformaren aldarrikapenak eta Hiru sindikatuaren "oso antzekoak" izanik, bat egitea erabaki dute. Esan du abenduko grebaren aurretik Espainiako Gobernuarekin hainbat neurri adostu zituzten enpresek, baina "gerora neurri horiek bete egin behar dira", ohartarazi du. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X