Argindarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldi baterako bost aukera proposatu ditu Europako Batzordeak argindarraren prezioa merkatzeko

Halaber, lege proposamen bat aurkeztu du, zeinaren bidez kide diren Estatuek beren biltegietan % 80ko gas erreserbak izan beharko dituzten, datorren negura begira.
Aldi baterako bost aukera proposatu ditu Europako Batzordeak. Argazkia: EFE
Aldi baterako bost aukera proposatu ditu Europako Batzordeak. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak bost aukera aurkeztu ditu asteazken honetan, epe laburrean eta aldi baterako, Europar Batasunean energiaren prezioak merka daitezen. Bien bitartean, merkatu elektrikoa epe luzera aztertzen ari da, eta, aurreikusitakoaren arabera, apirilerako izango ditu emaitzak.

Hartara, hauek dira proposamenak: handizkako merkatuan gasari gehienezko prezioa ezartzea, erregai fosilekin energia sortzen duten enpresen ekoizpen gastuak konpentsatzea, kontsumitzaileei "zerutik eroritako etekinak" birbideratzea, bitarteko gutxi dituzten kontsumitzaileei prezio merkeagoa bermatzea eta handizkako merkatuan diharduten enpresentzat gehienezko prezio bat ezartzea.

Halaber, lege proposamen bat aurkeztu du, estatu kideek beren biltegietan % 80ko gas erreserbak izatea behartzeko, datorren negura begira, eta hornigaien segurtasuna arriskuan jartzen duten jokabideak atzemanez gero, kanpoko herrialdeetako konpainiei biltegiak kontrolatzeko ahalmena kentzea proposatu du lege horren bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X