Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Eibarren, lan istripu batean

5 metrotik erorita hil da 60 urteko gizonezkoa. Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Nahiz eta larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman, 17:00etan heriotzaren berri eman dute.
60 urteko behargin bat hil da Eibarren (Gipuzkoa). EiTB Mediak bideo batetik ateratako irudia
60 urteko behargin bat hil da Eibarren (Gipuzkoa). EiTB Mediak bideo batetik ateratako irudia

60 urteko langile bat hil da Eibarren (Gipuzkoa), bost metroko altueratik erorita. Proyectos y Reformas Leire enpresarentzat lan egiten zuen hildakoak.

EiTB Mediak azaldu duenez, behargina pabiloi bateko teilatua konpontzen ari zen, itoginak konpontzen, hain zuzen ere. Halako batean kubierta zapaldu eta erori egin da.

LAB sindikatuak Twitter sare sozialean salatu duenez, 14 langile zendu dira aurten lan istripuz, horietatik bost altueratik erorita; "hau da, neurri egokiak hartuz gero erabat ekidin daitekeen lan istripu motaren ondorioz". "Odoluste honek erantzuleak ditu", erantsi du sindikatu abertzaleak.

Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da. Nahiz eta larrialdi zerbitzuek behargina artatu eta Donostia Ospitalera eraman, 17:00etan heriotzaren berri eman dute.

Osalanek ikerketa jarri du martxan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X