GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba eguna dute gaur irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketa sektorean

ELA sindikatuak hiru greba egun deitu ditu ostegunera bitartean. Sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak sektoreko 700 langileen eskaerei "entzungor egiten eta bizkarra ematen jarraitzen du".
Ikastetxebateko jangela.
Ikastetxebateko jangela. Irudia: pixabay

Euskal hezkuntza publikoko sukaldeen eta garbiketaren sektoreko langileak grebara deitu dituzte gaur hasi eta ostegunera bitartean. ELA sindikatuak egin du greba deialdia, "lan-hitzarmen duin baten alde" eta Jaurlaritzari "beste alde batera begiratzeari uzteko" eskatzeko.

Era berean, "egiten ez diren" ordezkapenak egiteko eta "Hezkuntzako sukaldeko eta garbiketako langileentzako sendotze prozesu bermatzailea" abiatzeko eskatu dute langileek.

Aurreko astean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "itxikeria" salatu zuen sindikatuak, sektoreko 700 langileen eskaerei "entzungor egiten eta bizkarra ematen jarraitzen duelako".

ELAk kritikatu zuenez, mahai sektoriala deitu gabe hiru hilabete baino gehiago egon ondoren, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 5erako deitu ditu sindikatuak, greba deialdiaren erregistroa formalizatu eta gero.

Halaber, adierazi zuen hezkuntza publikoko sukalde- eta garbiketa-zerbitzuen % 90 "pribatizatuta" daudela, eta oraindik publikoak diren zerbitzuetan "behin-behinekotasuna % 70etik gorakoa" dela. Egoera "ezegonkorra" dela eta "pribatizazioekin aurrera egiteko apustu politiko baten ondorio" dela gaineratu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X