EUSTAT-EN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk inoizko bigarren esportazio daturik onena lortu zuen otsailean

Inportazioen kasuan ere, otsailekoa bigarren zifrarik onena da 2021eko azarokoaren ondotik.
Edukiontziak bata bestearen gainean pilatuta portuan
Edukiontziak bata bestearen gainean pilatuta portuan. Egile eskubiderik gabeko irudia

Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunen esportazioa historiako bigarren handiena izan zen iragan otsailean, 2.530,9 milioi euro, Eustat Euskal Estatistika Erakundean gaur argitaratutako datuen arabera. Markarik onena 2021eko azaroan lortu zuen, 2.600,4 milioi eurorekin.

Iazko otsaileko datuekin alderatuta, EAEko ondasunen esportazioak % 27,1 hazi ziren. Esportazio ez energetikoak % 24,6 igo ziren eta energetikoak, ostera, %

104,7.

Inportazioen kasuan ere, otsailekoa bigarren zifrarik onena da (2.161,7 milioi euro) 2021eko azarokoaren ondotik (2.163,8 milioi euro). Inportazioak % 50,8 hazi ziren, besteak beste, produktu energetikoen (% 72,7) eta ez energetikoen (% 45,5) igoeraren ondorioz.

2022ko otsailean EAEren merkataritza saldo positiboa izan zen: 369,3 milioi euro.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X