lehen hiruhilekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBVAk 1.651 milioiko irabaziak izan ditu martxora arte, % 36,4 gehiago

Gainera, taldearen emaitza errepikaria inoizko onena izan da, alegia, epe zehatz batean izaten diren irabaziak, ezohiko diru-sarrera zein gastuak kontuan hartu gabe.
BBVAren egoitza nagusia
BBVAren egoitza nagusia. Artiboko argazkia: bbva.es

BBVA taldeak 1.651 milioiko irabaziak izan ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, % 36,4koa kanbio-tasa arruntetan eta % 41ekoa euro finkoetan, jardueraren dinamismoak (% 10,6 gehiago) eta arrisku adierazleen hobekuntzak eragindako diru-sarreren gorakadari esker.

2022ko urtarrilaren eta martxoaren artean, taldearen emaitza errepikaria inoizko onena izan da. Emaitza errepikaria epe zehatz batean izaten diren irabaziak dira, ezohiko diru-sarrera zein gastuak kontuan hartu gabe, eta gauza bera gertatu da marjina garbiarekin. Hala, emaitza errepikaria % 68,4 handiagoa izan da, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, entitateak jakinarazi duenez.

2021eko lehen hiruhilekoko eragin ez errepikariak alde batera utzita, hau da, etendako jarduerei, BBVA USAri eta 2021eko ekainaren 1ean PNCri saldutako sozietateari dagozkienak, taldeari esleitutako emaitzak % 59,8 egin zuen gora urtetik urtera.

"Aurtengo lehen hiruhilekoan emaitza paregabeak lortu ditugu, dinamika onak erdietsita negozio-unitate guztietan, gehienbat jardueraren dinamismoak (% 10,6 gehiago) eta arrisku adierazleen hobekuntzak eragindako diru-sarreren gorakadari esker. Errentagarritasunaren eta eraginkortasunaren hobekuntza azpimarragarriak dira, eta gure lehiakide europarren mailan kokatzen gaituzte. Emaitza hauek sendotu egiten dute 2024rako jarritako helburuak lortuko ditugun konfiantza", esan du Onur Genç BBVAren kontseilari delegatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X