ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda

Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.

Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin zuen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die lau euskal atunontziri. Hori dela eta, Dakarko portuan geldirik daude urte hasieratik, arrantza egin ezinda. Getariako eta Hondarribiko ontzi bana eta Bermeoko bi dira. Halaber, bost arrantzale ere lehorrean daude.

Atzo kaleratutako ohar batean, Cepesca armadoreen patronalak Dakarko portuan geldirik dauden ontzien "babesgabetasuna" salatu zuen. Izan ere, arrantza egitera atera ezin direnez, irabazirik ez badute ere, soldatak eta portuko gastuak ordaindu behar dituzte. 

Era berean, armadoreek Europako Batzordeari eskatu diote hirugarren herrialde batean lan egiten duten Europako arrantzaleen interesak defendatzeko, kasu honetan bezala, herrialde batek arrantza akordioa urratzen duenean.

2019ko uztailean, Senegalgo Gobernuak bost urterako akordioa sinatu zuen, eta trukean 1,7 milioi euro jasotzen ditu urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

Berdela verdel Hondarribia arrantza pesca Eusko Label Irekia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrantzaleen kofradiek jarduna etengo dute astelehen honetan, EBren araudi berriaren aurka protesta egiteko

Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik aurrera" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen arabera, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X