Mitxel Lakuntzak lanpostuak egonkortzeko borondate falta aurpegiratu die EAEko eta Nafarroako gobernuei
Iceta Legean ezarritakoaren arabera, administrazioek ekainaren 1a baino lehen argitaratu eta onartu behar dituzte egonkortze prozesuetan eskainiko dituzten lanpostuen zenbatekoak. Testuinguru horretan, ELA sindikatuko idazkari nagusiak lanpostuak egonkortzeko borondate falta izatea aurpegiratu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aldi baterako lau langiletik bakarra egonkortu nahi dute eta behin-behinekotasun tasa ez da % 30etik jaitsiko. Horren esanetan, EAEko sektore publikoko 33.000 langile inguru eta Nafarroako 13.000 langile ezohiko egonkortze prozesu horretatik kanpo geldituko dira.
Hala ere, onartu du Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan ez bezala, egoera bestelakoa dela udaletan eta aldundietan, "ahaleginak egiten ari baitira egonkortuko diren lanpostuak ahalik eta gehien izan daitezen". ELAko buruzagiaren hitzetan, prozesua amaitutakoan behin-behinekotasuna % 6ra jaitsiko da Bilboko, Donostiako edo Gasteizko udaletan. Horregatik, uste du oso azalpen zaila duela arlo batean eta bestean egoeraren kudeaketa hain desberdina egitea.
Bestalde, kezkatuta agertu da Siemens Gamesaren egoeragatik. Gainera, parte-hartze publikoa duten enpresen inguruko gogoeta abiatzea eskatu du. Era berean, salatu du lan merkatuan geroz eta prekarietate handiagoa dagoela, bultzada publikoa geroz eta txikiagoa, eta benetako politika industriala falta dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Brentaren prezioa % 13 baino gehiago jaitsi da, 95 dolarretik behera, AEBen eta Iranen arteko su-etenaren ondotik
Brent petrolio upelaren prezioak behera egin du nabarmen, AEBk eta Iranek adostutako bi asteko su-etenaren ondorioz. Bi aste horietan, Pakistanen bake akordio bat negoziatuko dute, Teheranek aurkeztutako hamar puntuko plan batean oinarrituta.
Guardian eta Glavista berpizteko akordioa “lortzear”, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Akordioak 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa ekarriko luke, eta 400 lanpostu inguru berreskuratzea eskualdean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak "zuhurtzia" eskatu du, akordioa oraindik ez baitago itxita.
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.