Elkarrizketa 12 minutos saioan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"

Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".
Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduraduna. Irudia: EiTB Media
Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduraduna. Irudia: EiTB Media

Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak uste du ekonomia Ukrainako inbasioak sortutako egoerari "espero baino hobeto eusten" ari zaiola; baina "oraindik jai egiteko goiza da", ohartarazi duenez.

Arantza Ruizek Domenech elkarrizketatu du '12 minutos' saioan. BBVAko ordezkariak datorren neguan ikusten du arriskua. AEBk bere inflazioa nola konpontzen duen eta interes-tasekin zer egiten duen ikusi behar dela azaldu du. Era berean, Txinaren covid zero politikan arreta jarri du, baina, batez ere, Errusiako gasaren balizko blokeoan.

"Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan; bereziki, Alemaniak kezkatzen gaitu, aurreikuspenek tarte oso-oso zabala har dezaketelako. Datorren neguan blokeoa ematen baldin bada, Alemaniako ekonomiak erraz % 3-6 atzera egin dezake. Ondorioz, kezkatu behar gaituen arrisku potentzial baten aurrean gaude", azpimarratu du.

Euskadiko ekonomiari dagokionez, "dituen sendotasun batzuen ondorioz, krisi honek eragiten dio, esportaziora bideratutako ekonomia bat delako, eta orain helmuga diren herriak astindu ditzake krisiak, baina arrisku bat da; oraingoz esportazioak susperraldi ekonomikoaren motorra izaten ari direlako. Gure hazkunde potentzialaren gainetik hazten ari gara, hain zuzen ere, hein handi batean esportazioen bilakaera onari esker", adierazi du Domenechek.

Bestalde, "industria sektoreak pisu handia duen ekonomia da, eta hori sendotasun bat da besteekiko, baina kostu energetikoen garestitzearen aurrean menpekotasuna du", nabarmendu du. BBVAko adituaren esanetan, "datozen hamarkadetan ekonomia berriztagarrietara trantsizio energetikoa egiten den bitartean, arrisku hori kudeatu beharko dugu".

Azkenik, interes-tasei buruz, Domenechek lasaitasun mezu bat zabaldu nahi izan du. "Europan, interes-tasa negatiboen eremu atipikotik aterako gara datozen hilabeteetan, hori badakigu", onartu du.

"Datorren urteko amaieran interes-tasak % 1 inguruan kokatzea espero da, baina igoera pixkanaka-pixkanaka gertatuko da; hala ere, maila oso baxuetan jarraituko dute tasek", gaineratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X