Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako gerrak eragindako krisiari aurre egiteko ezohiko neurriak luzatzea aztertuko du Espainiako Gobernuak

Krisi sozio-ekonomikoari aurre egiteko ezohiko neurriak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean. Besteak beste, argindarraren prezioa merkatzeko neurri fiskalak eta erregaiaren prezioa murrizteko diru-laguntzak onartu zituzten.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Ukrainako gerrak eragindako krisi sozio-ekonomikoari aurre egiteko onartu zituzten premiazko neurrien indarraldia ekainaren 30etik aurrera luzatzeko aukera aztertuko dutela.

"Gure esku dagoen guztia egingo dugu gure ekonomia, industria, enpresak eta familiak babesteko", adierazi du Sanchezek Europako Kontseiluaren ezohiko bilera amaitu ostean egin duen agerraldian, Bruselan.

Horrez gain, Sanchezek ohartarazi du ez dagoela ekonomiarik gerraren eraginetik libratuko denik, eta inflazioaren etengabeko gorakadari aurre egiteko Europar Batasuneko estatu guztiek "sakrifizioak" egitea ezinbestekoa izango dela azpimarratu du.

Joan den martxoan, Espainiako Gobernuak ondoko neurriak hartu zituen krisi ekonomikoari erantzuteko: argindarraren prezioa merkatzeko hainbat zerga murriztu zituzten; erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko diru-laguntzak ematen hasi ziren; eta alokairuaren prezioa igotzeko muga % 2an ezarri zuten.  

Horrez gain, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera % 15 handitzea erabaki zuten eta 600.000 bono sozial gehiago banatu zituzten, 1,9 milioi etxebizitzetara heltzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X