emplegu publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak argi berdea eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari

Nafarroako Gobernuak, baina, lege proiektu gisa tramitatzea onartu du, EH Bilduk hala eskatuta. Egonkortze prozesuarekin, gaur egun foru administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke, Javier Remirezen esanetan.
Barakaldoko BECen egindako lan-eskaintza publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Barakaldoko BECen egindako lan-eskaintza publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Parlamentuak baimena eman dio Foru Administrazioan ia 3.600 lanpostu egonkortzeko dekretuari, baina lege proiektu gisa tramitatzea onartu du Gobernuak, EH Bilduk hala eskatuta. Gobernuaren arabera, egun dagoen % 43ko interinitatea % 13raino jaitsiko litzateke.

Maria Chiviteren gobernuak EH Bildurekin adostutako abstentzioari esker egin du aurrera. Dena dela, plaza kopurua eskasa dela diote EH Bilduk bezala, Geroa Baik, eta dekretuaren kontra bozkatu duten Navarra Sumak eta Izquierda-Ezkerrak. Beraz, egonkortze prozesua hobetze aldera, Nafarroako Gobernuak lege proiektu gisa tramitatzea onartu du.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea akordiorako prest agertu da: "Eskua luzatuta jarraituko dugu, eta testu hau hobetzeko prest gaude", azaldu du.

Dekretuaren arabera, 3.589 lanpostu egonkortu lirateke Foru Administrazioan, horietatik % 80 meritu bidez eta, % 20, berriz, oposizio-lehiaketa bidez. Gobernuaren arabera, egonkortze prozesuarekin gaur egun Foru Administrazioan % 43koa den interinitatea % 13raino jaitsiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X