Nafarroan 3.589 lanpostu publiko egonkortuko dituzte
Nafarroako Gobernuak 3.589 plazako eskaintza publikoa egingo du Osasungintzan, Hezkuntzan eta Administrazio orokorrean, lanpostu publikoak egonkortzeko eta behin-behinekotasun tasa murrizteko 20/2021 legearen baitan. Gaur bertan argitaratu dute dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Plaza horietatik, 2.890 (% 80,5) merezimenduzko lehiaketaren bidez esleituko dituzte eta gainerakoak (699) lehiaketa-oposizio bitartez.
LAB, AFAPNA, CCOO eta ELA sindikatuek lanpostu publikoak egonkortzeko Gobernuak egin duen eskaintza kritikatu dute, besteak beste, "eznahikoa" dela iritzita.
Hala, LAB sindikatuak ohartarazi du eskaintza horrekin "ezinezkoa" izango dela legeak ezarritako helburua betetzea, hots, behin-behinekotasun tasa % 8ra murriztea.
"Europako agindua betetzeko itxurak egiten ari dira, Bruselak iragarritako diru-laguntzak eskuratzeko asmoz", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke