Europa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko eta EBko ekonomia % 0,6 hazi da bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoan izandako hazkundeari eutsi dio Europar Batasunak, eta euroa duten herrialdeetan apur bat hobetu da egoera.
Hainbat edukiontzi portu batean.
Hainbat edukiontzi portu batean. Argazkia: EITB Media

Euroguneko zein Europar Batasuneko (EB) barne produktu gordina (BPG) % 0,6 hazi da bigarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuta, Eurostat Europako estatistika bulegoak gaur emandako datuen arabera.

Eurostatek berak uztaila amaieran eurogunerako aurreikusitako estimaziotik behera dago (hamarren bat gutxiago, % 0,7koa aurreikusi zuten) gaur jakinarazitako datua, baina Europar Batasunerako aurreratutako datua bertsua da. 

Hori horrela, EBren jardun ekonomikoak egonkor jarraitzen du urteko lehen hiruhilerokoarekin alderatuta, eta eurogunearen kasuan, hobera egin du, hamarren bat bada ere. Urtarrila eta martxoa artean % 0,5 igo zen BPGa. 

Iazko hiruhileko berarekin erkatuz gero, hazkunde ekonomikoa % 3,9koa izan da eurogunean, eta % 4koa, 27 herrialdeetan. Dena dela, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, are handiagoak ziren igoerak (% 5,4 eta % 5,5, hurrenez hurren). 

Enplegua ere hazi egin da bigarren hiruhileko honetan, baina erritmo txikiagoan. Landunen kopuruak % 0,3 egin du gora eurogunean eta Europar Batasunean, betiere urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero (% 0,6 eta % 0,5 hazi zen, hurrenez hurren). Nolanahi ere, iazko hiruhileko berarekin erkatuta, gora egin du enplegu sorrerak. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X