Ayesa akordio batera iritsi da akziodunekin Ibermaticaren % 100 erosteko
Ayesa, teknologia- eta ingeniaritza-zerbitzuen hornitzaile globala, akordio batera iritsi da ProA Capitalekin eta beste akziodun minoritario batzuekin, horien artean ONCE eta Kutxabank, Ibermaticaren % 100 erosteko. Transakzioa datozen hilabeteetan ixtea espero da, behin eskuduntza duten agintariek onartu ostean. Ez dira xehetasun ekonomikoak jakinarazi.
Ayesak ohar baten bidez jakinarazi duenez, eragiketa honen helburua zerbitzu digitaletan liderra den talde bat osatzea da, "eraldaketa digitaleko proiektu nagusietan bezero handiei laguntzeko gaitasuna izango duena".
Bi konpainien baterako fakturazioa 600 milioi eurokoa da, eta, beraz, Espainiako IT merkatuko lehen bost eragileetako bat dira. A & M Capital Europe inbertsore nagusi bilakatu zenetik, Ayesak hazkunde organikoko eta erosketen bidezko plan bat abiarazi du, eta Ibermáticarena aurten gauzatuko den hirugarren eragiketa korporatiboa izango da.
Enpleguari dagokionez, nazio-mailako plataforma teknologiko handienetako bat osatuko dute, 70 diziplina baino gehiagotan espezializatutako 11.000 profesional baino gehiagorekin. Taldeak zerbitzuak indartuko ditu adimen artifizialean, datuen analitikan, prozesuen automatizazioan eta robotizazioan edo cloud-eko aplikazio natiboen garapenean.
Nazioartean, 22 herrialdetan izango du sare komertzial eta operatiboa. Azken batean, dauden sinergiek negozioa modu "nabarmenean" bultzatuko dutela uste dute, oso eskaintza lehiakorra izango baitu 'end to end' proiektu teknologikoei ekiteko, teknologien, esperientziaren eta ezagutza funtzionalaren konbinazioa ardatz hartuta.
Operazioa iragarri ondoren, Ayesak azpimarratu du Ibermaticaren integrazioak bere presentzia sendotuko duela jarduten duen lurraldeetan, eta egoitza Euskadin mantenduko duela, egungo tokian.
Ayesak 6.300 langile baino gehiago ditu, eta presentzia zuzena du Europa, Amerika, Afrika eta Asiako 20 herrialdetan. Enpresentzako eta administrazio publikoentzako irtenbide digitalak garatzen eta ezartzen ditu, eta azken teknologiak aplikatzen ditu azpiegiturak diseinatu eta gainbegiratzeko. 2021ean, Jose Luis Manzanares Abasolo buru duen taldeak 322 milioi euroko salmentak lortu zituen.
Abasolok nabarmendu duenez, "bi konpainien ezarpen geografikoa eta zerbitzu-eskaintza elkar osatzen dira. Gure bezero handiek eraldaketa digitaleko proiekturik handienak gure esku utzi ahal izango dituzte, gure gaitasun eta zerbitzu teknologikoak modu naturalean zabalduko baititugu. Horrekin batera, zuzendaritza-taldeen baturak lider bihurtzen gaitu talentuan eta lidergoan, estatuko eta nazioarteko sektore teknologikoan".
Ibermatica 1973an sortu zen, eta konpainia eta administrazio publiko handiak digitalizatzen egiten du lan gehien. Zerbitzu digitalen aukera zabala eskaintzen du software-aplikazioen eta azpiegituren garapenaren eta mantentze-lanen arloetan, eta, horrez gain, sortzen doazen azken teknologiak ezartzen ditu, hala nola adimen artifiziala, datuen analitika aurreratua, zibersegurtasuna eta hodeirako migrazioaren arloetan, besteak beste. 2021eko itxieran 4.750 langile zituen eta 276 milioi euroko fakturazioa.
Juan Ignacio Sanz Ibermaticako buruaren ustez, "Ibermaticak jauzi kualitatiboa emango du, hedatzen ari den enpresa-proiektu sendo batean sartuko baita, sinergia komertzial garrantzitsuekin eta erronka handiko etorkizun profesionalarekin. Talentu teknologiko onenaren zati handi bat bilduko dugu, gure sektoreetako esperientzia funtzionala eta berrikuntza-potentziala ".
Zure interesekoa izan daiteke
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.