50 basurde hil aurkitu dituzte Katalunian, txerri-izurriak kaltetutako eremuan
Nekazaritza Ministerioak gorpuak aztertuko ditu, kutsatuta dauden ala ez argitzeko. Oraingoz, 9 dira animaliak eman dute positibo.
Agerraldiaren zero eremua arakatzen ari diren agenteak. Argazkia: EFE.
Kataluniako Collserola (Bartzelona) ingurua, txerri-izurri afrikarra agertu den eremua, arakatzen ari diren Generalitateko landa-agenteek berrogeita hamar bat basurde hil aurkitu dituzte. Neakazaritza Ministerioak guztiak aztertuko ditu, kutsatuta dauden ala ez argitzeki. Orain arte baieztatutakoaren arabera, 9 basurde hil dira gaitzak jota.
Josep Antoni Mur landa-agenteen buruak TV3 telebista-kateari adierazi dionez, orain arte baieztatutako positibo guztiak eremuan bertan aurkitu zituzten, alegia, Sant Cugat del Valles eta Cerdanyola artean (Bartzelona).
Bestalde, Murrek adierazi du "prest " daudela, Nekazaritza Ministerioak eta Europako Batzordeak gomendutakoari jarraituz, animaliak harrapatu eta sakrifikatzen hasteko, baina ukatu egin du horretan hasi direla.
"Prest gaude, ibilbideak prest ditugu eta harrapaketa masiboko sistemak prest ditugu, baina non erabil ditzakegun eta sakrifikatzeko zein metodo erabil ditzakegun zehaztea behar dugu", azpimarratu du.
Landa-agenteek, Larrialdietarako Unitate Militarraren (UME) laguntzarekin, 6 bat kilometroko eremua arakatzen jarraitzen dute, animaliak lokalizatuta izateko eta hildakoak aurkitzeko.