Oposizioko taldeek osoko zuzenketak aurkeztu dizkiete Arabako aurrekontuei
Oraingoz, Foru Gobernuak ez du aurrekontuak aurrera ateratzea bermatuta, eta elkarrizketak izaten jarraitzen du, batez ere Elkarrekin Podemosekin. Talderen baten babesa edo abstentzioa lortzen ez badu, aurtengo kontuak luzatu beharko ditu.
Arabako Batzar Nagusietan oposizioan dauden talde guztiek osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote Foru Aldundiaren 2026rako aurrekontu-proiektuari. Gaur-gaurkoz, foru gobernuak ez du onarpena bermatuta eta, gauzak horrela, aurtengo kontuak luzatu beharko lituzke. EAJk eta PSE-EEk 24 diputatu dituzte Foru Ganberan, beraz, oposizioko talderen batek babestea edo abstenitzea behar dute kontuak aurrera ateratzeko.
Horretarako, gobernuak elkarrizketak izan ditu azken asteetan. Hala ere, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketak aurkeztu dituzte ostegun honetan. PPk aurretik iragarri zuen gauza bera egingo zuela. Voxeko diputatuak ere osoko zuzenketa bat erregistratu du.
Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak salatu duenez, ez dute atzeman gobernua osatzen duten alderdiek negoziatzeko benetako borondaterik dutenik. Adierazi du aurrekontuen proiektuak "hutsune larriak" dituela, baina exekutiboak "jarrera itxia" duela horiek zuzentzeko, eta, beraz, "ez duela zentzurik" negoziazio-bide horri jarraitzea.
Osoko zuzenketarekin batera, koalizio soberanistak 23 zuzenketa partzial eta artikulatuaren inguruko 5 aurkeztu ditu, "herriarentzat funtsezkoak diren 6 erronkari" buruz: "Etxebizitza, zaintza, Industria, trantsizio ekosoziala, lurralde oreka eta balioen babesa".
Bestalde, Elkarrekin Podemos IUk ere osoko zuzenketa aurkeztu du, eta egoitza pribatuen gatazka konpontzea da hori kentzeko "baldintza". David Rodriguezek, talde progresistak Batzar Nagusietan duen bozeramaileak, adierazi du Aldundiaren esku dagoela "gatazka horretan sakonago inplikatzea, konpondu arte". Gatazka hori konpontzea funtsezko baldintza da, eta aurrekontuen babesa negoziatzeko giltza ere bai. Rodriguezek azaldu duenez, Aldundiak haren taldearen 3 botoak nahi baditu, "lan-eskubideei eta zainketen kalitateari kalte egiten dien egoera mingarriari amaiera eman behar dio".
Elkarrekin taldeak 71 zuzenketa partzial erregistratu ditu, 23,6 milioi euroko balioarekin.
Alderdi Popularrari dagokionez, osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri zuen orain aste batzuk, EAJ eta PSE-EE "zergak eta Arabako familien ahalegina xahutzen" ari direla uste baitu. Gainera, 226 zuzenketa partzial erregistratu ditu ostegun honetan, konpromiso-kredituekin batera, 90 milioi eurokoak. Iñaki Oyarzabal Arabako PPren presidenteak azaldu duenez, taldearen zuzenketak autonomoei, ekintzaileei eta merkataritzari laguntzekoak dira, etxebizitza eta gizarte politikekin lotuta daude, eta azpiegituretan eta landa-eremuan inbertsioak bultzatzea dute helburu, besteak beste.
Batzar Nagusiek abenduaren 12an egingo dute osoko zuzenketen eztabaida. Azkenean akordioa lortzen bada eta oposizioko talderen batek proiektua itzultzeko eskaera onartzen ez badu, behin betiko onartzeko osoko bilkura astebete geroago izango litzateke, hilaren 19an.
Zure interesekoa izan daiteke
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien esparrua adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak esparru komuna handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, bi alderdi horiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.