Sindikatuek greba mugagabea deitu dute urtarrilaren 27tik aurrera eta asteartero Osasun Ministerioari profesional guztientzako Esparru-Estatutua eskatzeko
Mahaiak Osasun Sistema Nazionaleko langile guztien lan-baldintzak hobetzea du helburu, sanitarioena eta ez sanitarioena, "salbuespenik gabe, pribilegiorik gabe eta distortsiorik gabe". Ministerioa sindikatu mediku batzukein Estatutua paraleloan negoziatzen ari dela kritikatu dute.
Esparru-estatutuaren negoziazio eremuko sindikatuek (SATSE-FSES, CCOO, UGT, CSIF eta CIG-Saude) greba mugagabea egitera deitu dituzte Osasun Sistema Nazionaleko langileak urtarrilaren 27tik aurrera, eta asteartero, "beharrezkoa den bitartean".
Hala aurreratu du Begoña Ballell UGT Zerbitzu Publikoetako Osasun Sektoreko Estatuko idazkariak prentsaurreko batean. Bertan, erakunde horiek salatu dute Monica Garcia Osasun ministroak ez duela asmorik "langile guztientzat bidezkoa, baliagarria eta onuragarria den akordio batera iristeko, salbuespenik eta kolektibo profesionalen arteko pribilegiorik gabe".
"Erantzunik eza eta ministerioen paralisia itzulerarik gabeko bide batera bultzatzen ari dira Osasun Publikoa", kritikatu du. "Aurrerapausorik ez emateaz gain, oztopatu eta luzatu egin du negoziazio prozesua, negoziazio eremutik kanpoko erakundeekin prozesu paralelo bat mantenduz eta elikatuz, Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langileen % 100 ordezkatzen dugunoi entzungor eginez", aurpegiratu dio Ballellek.
Osasun arloko sindikatuek (horien artean, medikuen sindikatuek Osasun eta Hezkuntza Sindikatuen Federazioaren -FSES- bidez baino ez dute ordezkaritza) ministroaren "leialtasun eza" kritikatu dute, CESM eta SMA sindikatu medikoekin negoziazio "paraleloak" egiten ari delako.
Aipatzekoa da azken sindikatu horiek, datorren astean lau eguneko greba deitu dutela, baina esparru-estatutuaren kontra, medikuek estatutu horretatik at, aparteko hitzarmen bat merezi dutela uste dutelako.
Aurrerabiderik ez negoziazioan
Balellen arabera, duela ia hiru urte prozesua berriro ireki zutenetik, azaroaren 6an izan zuten azken bilera eta ordutik erakundeek ez dute izan testuan aurrerapenik izan den berririk, komunikabideek helarazi dietenaz harago.
"Lege baten negoziazioak luke berez denbora hori guztia behar, baina Ministerioaren jarrera desleiala da negoziazioaren eremuarekiko", esan du Laura Villaseñor Satseko presidenteak.
Mahaiak Osasun Sistema Nazionaleko langile guztien lan-baldintzak hobetu nahi ditu, sanitarioenak eta sanitarioak ez direnenak, "salbuespenik gabe, pribilegiorik gabe eta distortsiorik gabe", baina Osasun Ministerioak "ez du ezer argirik esaten erretiro aurreratuaz, birsailkapen profesionalaz edo 35 orduko lanaldia bezalako gaiez".
Villaseñorrek onartu du greba bat ez dela inoiz "inorentzat atsegina", baina "negoziazioaren egoerak eta garapenak" erabaki hori hartzera behartu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.