Eusko Jaurlaritzak, BBK-k eta Kutxabankek Ayesa erosteko egindako eskaintza gainerako inbertitzaileei gailendu zaie
Eusko Jaurlaritzak, BBK fundazioak eta Kutxabankeko Indar funtsak osatutako partzuergoak esklusibotasun-akordioa sinatu du Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko. Dibisio horren parte da Ibermatica 2022tik. Euskal blokearen eskaintza gainerako inbertitzaileei gailendu zaie, eta salerosketa-kontratua sinatu aurreko lehen urratsa izan da, abenduaren 31ko mugarekin.
Joan den astean Mikel Jauregi Industria sailburuak gogorarazi zuenez, operazioaren helburua da Ibermatika zaharrak Euskadin errotuta jarraitzea eta proiektu teknologikoa indartzea Miramonen, Zamudion eta Gasteizen dituen hiru lantegietan. Guztira, 2.000 langile ditu konpainiak Hegoaldean.
Ayesak duela hiru urte erosi zuen Ibermatica, 13.000 langile ditu mundu osoan eta bere dibisio teknologikoa konputazioan, digitalizazioan eta zibersegurtasunean espezializatuta dago. Estatuko hamar aholkularitza-enpresa teknologiko handien artean dago, eta lankidetza estua du Basque Quantum estrategiarekin. Gainera, Euskadin errezeta elektronikoaz arduratzen den enpresetako bat da.
Orain, euskal partzuergoak urte amaierara arte izango du konpainiaren erosketa ixteko, eta ez da baztertzen bazkide inbertitzaile berriak etortzea.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi duenez, erosten ari dena Ayesako Ibermatica zatia baino "handiagoa" da. "Arrakasta handiko negozioa da, Manzanares Abasoloren gidaritzapean, gure lurrarekiko sentsibilitate oso berezia baitu, ama Bilbokoa baitu", azpimarratu du.
"Elkarrizketak izan dira haiekin esanez: zer egingo duzue zuek, aterako zarete, geratuko zarete, kide kapitalista berriekin geratuko zarete, zer gertatuko da?, eta hor, pixkanaka, akordioaren argazki bat egiten ari gara", adierazi du.
Nolanahi ere, negoziazio horretan urte amaierara arte "esklusibotasuna" dutela adierazi du, eta urtea "ospatzen" amaitzea espero du, "mahatsak hartuta, akordioa itxita".
Eusko Jaurlaritzarentzat errotzea "oso garrantzitsua" dela azpimarratu du Mikel Jauregik. Zentzu horretan, "garapen industrialerako hiru hanka daude, industriarako noski, baina baita finantzetarako eta zientziarako ere", zehaztu du.
Jauregik azpimarratu du hilabete amaierarako "hasierako bazkideen ituna" zehaztu behar dutela, "baina hori ere alda daiteke", eta saltzaileek "casha" nahi dutela eta hori "badaukagu".
"BBK-k 100 milioi jarri ditu, Indar-Kutxabankek 100 milioi jarri ditu, eta gu komodina gara", gaineratu du, "jende gehiago animatzen bada, ba primeran, komodina kenduko dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro astearte honetan, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.