2023ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 5.215 milioi eurora igo du 2023ko gastu muga, inoizko handiena

Elma Saiz Foru Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak zehaztu duenez, kopuruan Europatik heldutako 245 milioi euroak daude.
Saiz, agerraldiaren une batean.
Saiz, agerraldiaren une batean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak foru aurrekontuetarako gastu ez finantzarioaren muga onartu du 2023 ekitaldirako. Horrenbestez, 5.215,9 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino % 9,4 handiago (449 milioi euro gehiago). 

Nafarroak inoiz izan duen inbertsio publiko altuena izango da hurrengo urtekoa, Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan nabarmendu duenez. 

Marka historiko horretan jarri du azpimarra kontseilariak. Saizen arabera, "Gobernu honek baliabide publikoen aldeko apustua egiten du, garapen ekonomikoa eta aurrekontu egonkortasuna bultzatzearren". Zehaztu duenez, kopuruan Europako funtsetatik heldutako 245 milioi euroak daude. 

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako aurreikuspenen arabera, 2023an Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,4 haziko da eta inflazioa apur bat jaitsiko, % 4,8an finkatuta.

Gastu muga osoa onartuta, Nafarroako Gobernuko Departamentu ezberdinek 2023rako gastu-proposamenak egingo dituzte datozen asteetan. Behin proposamen horiek jaso eta aztertuta, Nafarroako Gobernuak 2023rako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua onartuko du.

Zirriborroak hainbat erakunderen oniritzia (Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Soziala, Ingurumen Kontseilua eta Toki Araubideko Foru Batzordea) jaso behar du, testua lege proiektu gisa onartu aurretik. Ondoren, Nafarroako Parlamentura bidaliko da, eztabaida dezaten. ¿¿¿¿¿¿¿

Gainerako taldeekin egin beharreko negoziazioaz, Saizek esan du denekin hitz egiteko prest daudela. "Hemendik aurrera, departamentu guztiekin lan egingo dugu eta, ondoren, gainerako taldeei —siglarik ez du aipatu— eskua luzatuko diegu lortu beharreko adostasunak lortzeko". 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X