KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak

Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
Prezioen igoera. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Elikagaien prezioak % 14,4 garestitu dira azken urtean

Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du Espainian, pixkanaka bada ere, uztailean goia jo ondoren. Irailean, Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 8,9an kokatu zen. Erosketa saskiari eragiten dioten produktuei dagokienez, hauek garestitu dira gehien: esnea, olioa, arrautzak eta zerealak.

Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da, berogailua, argiteria eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak % 23,6 garestiagoak dira, eta zerealek eta horietatik eratorritakoen prezioak % 22,3 egin du gora.

Halaber, hegazti haragiak (% 18,1), esnekiek (% 17,3), lekale eta barazki freskoek (% 17,9), patatak zein horien prestakinek (% 16,8) % 15etik gorako igoera izan dute.

Erregaien prezioa, abuztutik % 1,2 jaitsi bada ere, urte arteko konparaketak prezioak % 21,5 igo direla erakusten du. Produktu energetikoek, berriz, % 26 egin dute gora, nahiz eta azken hilabetean % 6,8 behera egin.

Etxebizitza % 17,2 garestitu da iaztik, baina % 5,2 merkatu da abuztuaren alderatuta.

Garraioaren prezioak % 1,4 egin du behera abuztutik irailera, baina % 9,4 garestitu da iazko irailetik.

Etxeko tresneria % 7,8 garestitu da iaztik, kafetegi eta jatetxeetako prezioak % 7,9 igo dira iaztik, eta jantziak eta oinetakoak, % 3,9.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X