KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 8,5era jaitsi da EAEn, eta % 9,8ra, Nafarroan, irailean

Azken hilabetean, urte arteko tasa zortzi hamarren jaitsi da EAEn, eta lau hamarren, ostera, Nafarroan. Bestalde, iraileko urte arteko inflazioa % 8,9koa izan da Espainiako Estatuan eta hiru hilabetean lehen aldiz % 10eko langatik behera gelditu da.
Supermerkatu baten barrualdea
Supermerkatu baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE

Urte arteko inflazioa, irailean, % 8,5ekoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 9,8koa, Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera. Espainian, ostera, % 8,9koa izan da.

Oraindik altua bada ere, urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean: % 10,5 EAEn, eta % 11,4, Nafarroan. Abuztutik irailera zortzi hamarren jaitsi da urte arteko tasa EAEn eta lau hamarren, ostera, Nafarroan.

Aurten, prezioak % 5,2 igo dira EAEn eta % 6 Nafarroan.

Espainiako inflazio datua

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 8,9an kokatu zen irailean Estatu espainiarrean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur argitaratutako behin betiko datuen arabera. Azken hiru hilabeteetako joera eten, eta % 10eko langatik behera gelditu da.

Espainiako Estatistika Institutuak aurreko hilabetearen amaieran aurreratutako datua hamarren bat hobetu du (% 9).

Inflazioak uztailean jo zuen goia (% 10,8), 1984ko irailetik izan duen mailarik altuena, eta geroztik, pixkanaka behera egin du.

Azpiko inflazioaren —landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen dena— berri ere eman du INEk. Adierazle horrek behera egin du 15 hilabetean lehen aldiz, izan ere, bi hamarren jaitsi da abuztuko datuarekin alderatuta.

Azken urtea kontuan hartuta, hauek dira gehien garestitu diren produktuak: zerealak eta deribatuak, arrautzak, esnea, olioak eta koipeak, berogailua, argiteria eta ur banaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X