EUROPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Interes-tasak 0,75 puntu igo ditu Europako Banku Zentralak, 2009tik mailarik altuenera

Hala, hirugarren aldiz jarraian ingo ditu interes tipoak EBZk; uztailean 0,5 puntu igo zituen eta irailean 0,75. Inflazioari aurre egiteko neurri gisa hartu dute erabakia.
El Banco Central Europeo se prepara para poner fin a los incentivos y subir los tipos de interés por la inflación desbocada en la zona euro.
El BCE dejará de comprar deuda en verano

Europako Banku Zentralak (EBZ) 0,75 puntu igo ditu interes tipoak, % 2raino. Aurreikusitakoa bete da, eta diruaren prezioa 2009tik mailarik altuenean dago.

Azken honekin, hirugarren aldiz jarraian ingo dituzte interes tipoak: uztailean 0,5 puntu igo zituzten, eta irailean 0,75. Eurogunean inflazioari aurre egitea da helburua.

EBZko Gobernu Kontseiluak azaldu duenez, "moneta politika lehengora moldatzen" ari denaren zantzuak badituzte, baina, oraindik, ez dute baztertzen tipoak berriro igotzea, harik eta inflazioa % 2ra jaitsi arte. "Inflazioa, oraingoz, altuegia" dela esan du erakunde horrek, eta "babes-neurri" gisa aurkeztu ditu tasen igoerak. 

Halaber, kreditu erraztasun marginalak (finantza erakundeei dirua maileguan emateko baremoa) ere 0,75 puntuko igoera izango du, % 2,25ean kokatuz. Gordailurako erraztasuna, berriz, % 1,5ean geratu da.

Christine Lagarde EBZko presidentea ezkor agertu da ekonomiak Eurogunean duen bilakaeraren aurrean. 2022ko laugarren hiruhilekoan "ekonomiaren bilakaera are gehiago okertzea" litekeena dela esan du, eta energiaren prezioen ondorio jo du egoera. "Energiaren prezioek gora egin orduko, errenta erreala higatu egiten da, kostuak igo, gastua murriztu eta konfiantza kaltetu", adierazi du.

Abenduaren 15erako deitu du hurrengo batzarra EBZren Gobernu Kontseiluak, eta ezusterik ezean, tipoak are gehiago igoko dituzte hitzordu horretan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X