BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Zamudioko Parke Teknologikoa proposatu du Espainiako Espazio Agentziaren egoitza hartzeko

Hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, Lurralde Politikako Ministerioak 21 proposamen jaso ditu Espainiako Agentzia berriaren egoitza hartzeko.
Zamudioko Parke Teknologikoa
Zamudioko Parke Teknologikoa. Artxiboko argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak Zamudioko Parke Teknologikoa proposatu du Espainiako Espazio Agentzia berria izango denaren egoitza hartzeko, eta beste autonomia erkidegoetako 20 hautagaitzarekin lehiatuko da.

Atzo amaitu zen hautagaitzak aurkezteko epea, eta Lurralde Politikako Ministerioak 21 jaso ditu guztira. Hauek izango dira Zamudioren lehiakideak: Cabanillas del Campo (Guadalajara), Cebreros (Avila), Ciudad Real, Elx (Alacant), Lizarra (Nafarroa), Huelva, Jerez de la Frontera (Cadiz), L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona), Las Palmas/Agüimes/San Bartolome de Tirajana (Las Palmas), Leon, Ourense, Palentzia, Puerto del Rosario (Las Palmas), Puertollano (Ciudad Real), San Javier (Murtzia), Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla, Teruel, Tres Cantos (Madril) eta Yebes (Murtzia).

Etorkizuneko Espazio Agentziaren kokapena proposatzeaz arduratuko den batzordeak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan: garraiobide publikoetara sarbide zabala izatea (bereziki, abiadura handiko trena), eta nazioarteko aireportu batetik ordubete baino gutxiagora egotea, inguruan hotel eskaintza zabala izatea, eta enpresa, hezkuntza eta unibertsitate sektore "dinamikoak" izatea.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak iragan astean azaldu zuenez, Euskadik "ekosistema oso batua eta kolaboratiboa" du, dauden beharretara "oso egokitua" izateaz gain, eta uste du Euskadiko aukerak "oso industrialak" direla.

Aurreikuspenen arabera, 2023an hasiko da lanean, eta 500 milioi euro inguruko aurrekontua izango du programa espazialetan. 3.000 metro koadro inguruko eremua hartuko du, eta hasiera batean, 70 langile inguru izango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X