Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok Internet bidez erosi ohi du
Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok Internet bidez erosi ohi du. Biztanleriaren % 90ek gailu elektroniko baterako sarbidea izateak Internet bidezko balizko erosle kopurua handitzen du. Gainera, kontsumitzaileak gero eta erosoago sentitzen dira komertzio elektronikoarekin, eta erosketa digitalen prozesua normalizatu dute.
Covid-19aren pandemiak ere bultzatu du Internet bidez erosteko joera hori. 2019an, Nafarroak, Madrilek, Kataluniak eta Balearrek soilik gainditzen zuten online erosten zuten biztanleen % 50eko langa. 2021ean, berriz, autonomia erkidego guztiak (Kanariak izan ezik) % 50etik gorakoak ziren.
2022an, Hego Euskal Herriko biztanleen % 57k egin ditu erosketak online gutxienez hiru hilean behin, EITB Data ikerketak txikizkako merkataritzari, erosketa-ohituren bilakaerari eta joerei buruz emandako datuen arabera.
% 57 hori urrun dago esaterako Frantzian (% 66), Suedian (% 78) edo Danimarkan (% 82) egiten diren online erosketa kopurutik. Herrialde horietan online kontsumo handiagoa izateko arrazoiak honako hauek dira: saltokien arteko distantzia fisikoa handiagoa da, dendetara joateko eguraldiaren giroa okerragoa da, eta "kalez kale" ibiltzeko ohitura ez da hain ohikoa. Gainera, herrialde horietan urrutiko salmentako beste modalitate batzuen ibilbidea dago, hala nola katalogo bidezko salmentarena.
EITB Dataren txostenean aztertutako datuen arabera, millennial belaunaldia da online erosketaren protagonista nagusia. 25 eta 44 urte bitarteko gazteek sarriago erosten dute plataforma digitaletan. Ia % 78k diote ohiko eroslea dela.
Zer produktu erosten ditugu Internet bidez?
Batez ere, arropa, oinetakoak eta osagarriak nabarmentzen dira; urrutitik, etxerako ondasunak (etxeko tresnak, altzariak edo jostailuak), kirol-materiala, zaintza pertsonalerako eta higiene produktuak, elikadura eta ekipamendu elektronikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.