Euriborrak igoera moteldu du azaroan, eta % 2,829an dago
12 hilabeterako euriborrak gora egiten jarraitu du 2022ko irailean, eta batez besteko maila % 2,829koa du. Urriko zifrarekin alderatuta, 0,2 puntu egin du gora, baina moteldu egin du gorakada.
Tasa aldagarriko hipoteka gehienak indize horrekin lotuta daude espainiar Estatuan. Urrian, % 2,629an zegoen, 0,393 puntu hazita. Urtarriletik azarora artean, euriborraren gorakada 3,3 puntukoa da, eta 2008ko abendutik izandako maximoetan jarraitzen du; orduan, % 3,452an zegoen.
Hileko itxiera % 2,8koa dela baieztatuz gero, pertsona batek baldin badu 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldagarria, diferentziala % 0,99 eta euriborra izanik, hipoteka kuotan 251 bat euroko hazkundea izango du; alegia, hilean 448 euro ordaindu beharrean, 700 euro ordainduko lituzke, berrikusketa eginda. Urtean, 3.000 euro gehiago.
Hipoteketan, % 4ko gorakada
Bitartean, etxebizitza erosteko hipoteketan gorakada izan da 19. aldiz jarraian; hain zuzen, % 4ko hazkundea. 44.119 mailegu sinatu dituzte. 2010etik honako irail guztiei erreparatuta, 2022koa onena izan da, Estatistikako Institutu Nazionalak asteazkenean argitaratutako datuen arabera.
Mailegu horien batez besteko zenbatekoak, urte arteko alderaketan, % 0,5 egin du gora, 143.222 euroetaraino. Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 1,4 jaitsi da. Entitateek mailegatutako kapitala 6.318 milioi eurokoa izan da, aurreko urtean baino % 4,6 gehiago, eta abuztuan baino % 18,4 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handienaren ondoren
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.
Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak.
CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako
Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da.
Ekipaje zerbitzuko langileen greba 90 minuturainoko atzerapenak eragiten ari da Bilboko aireportuan astelehen honetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzu batzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du
Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna.
Jaurlaritzaren arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da 2026an, aurreikusi bezala
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esab duenez, "egoera kezkatzeko modukoa da, baina ez gaitezen alarmismoan erori; konfia dezagun".
Sevillako aire-kontrolatzaileek ohartarazi dute greba egitekotan direla, eta horrek Errege Kopako finalari eragingo lioke
Aireportuko, hiri osoko eta inguruko aire-trafiko guztia kontrolatzen duten langileak dira.
Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"
Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.