Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute
Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragon Korporaziotik ateratzea erabaki dute. Ulmako bazkideen % 80k eta Oronako bazkideen % 72k baiezkoa eman dute Mondragon Korporaziotik ateratzeari, ostiralean egindako batzarretan.
Ulma Taldeko bazkideen erabakia eman dute jakitera, lehenengo. "Ulmako bederatzi kooperatibak osatzen dituzten 2.789 bazkideek, Illunben (Donostia) egindako batzarrean emandako botoen bidez, Mondragon Corporacion Cooperativa, Sociedad Civilekin duten harremana eredu berri batekin ordezkatzeko nahia berretsi dute", Gipuzkoako enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Aldi berean, onartu dute Ulmako Kontseilu Errektoreari jarraibideak ematea, "etorkizunean Mondragonekin lankidetzak sustatzen saia dadin, kooperatiba-mugimendua garatzeko, eta beharrezko arau-garapena bultza dezan, orain arte Mondragon Fundazioak kudeatutako funtsei egindako ekarpenak kooperatiba-mugimendua garatzeko erabiltzen jarraitu ahal izateko".
Lander Diaz de Gereñu, Ulma Taldeko zuzendariaren esanetan, "bazkideek erabakitzen dute, beren botoaren bidez, zer bide jarraitzen duen kooperatibak, eta gaur agindu argia jaso dugu".
"Euskal eredu kooperatiboak erakusten duen arrakasta-ereduaren parte gara. Bere balioak beti defendatu eta babestuko ditugu. Gure ustez, hori egiteko modurik onena Ulma Industria talde kooperatibo indartsu bihurtzea da", adierazi du.
Mondragoni dagokionez, "guztiok ordezkatzen dugun arrakasta-ereduaren onerako diren ekintza guztietan elkarrekin lan egiteko prest" daudela gaineratu du.
Handik gutxira, Oronako bazkideek Hernanin egindako batzarrean hartutako erabakiaren berri eman dute. Guztira, 1089k Korporaziotik irtetearen aldeko botoa eman dute, eta 470ek, aldiz, Mondragonen jarraitzearen alde egin dute.
Oronak 1.746 bazkide kooperatibista ditu, eta ohar batean, zehaztu du batzarrean % 94k hartu dutela parte: "Onartu dute kooperatibaren erabateko subiranotasuna berreskuratzea", esan du Oronak. Oier Lizarazu presidenteak nabarmendu duenez, "Oronaren etorkizuna eta mugimendu asoziatibo kooperatiboari egiteko ekarpena bermatzeko hain garrantzitsua den akordio honetara iristeko, 80 saio informatibo baino gehiago egin ditugu".
Oronako Kontseilu Gidariak, batzarra amaituta, agindua du garatzen jarraitzeko "Orona UE-2030 Egitasmo Bazkide-enpresariala". Horren oinarria da "Hernaniko eta Gasteizko ekoizpen lantegietan eta delegazio guztietan enpleguari eustea eta enplegua sortzea, azpiegituretan eta nazioarte mailako zabalkuntzan inbertsioan sakontzea; izan ere, horrela lortu du Oronak bere sektoreko bosgarren operadorea izatea Europa mailan eta 100 herrialdetan baino gehiagotan egotea", eman du jakitera kooperatibak.
Oronaren eta Ulmaren erabakien ondorioz, Mondragonek industria dibisioan zituen enpresa nagusietako bi galdu ditu; izan ere, enpleguaren % 13 eta salmenten % 15 ekartzen zuten. Bi kooperatibek ostiralean bertan utziko diote Mondragon Korporazioan egoteari, eta euren asmoa da harekin beste harreman mota bat izatea; Korporazioak, ostiralean zabaldutako oharrean, ez du aipamenik egin harreman mota berri horretaz.
Bi enpresa hauek, Mondragonetik irtenda, ez dute inolako beharrik Mondragon Fundazioarekin lotuta; ondorioz, ez dute zertan eman funtsik Kohesioko eta Garapeneko Funtsean. Hori "itsulapiko solidarioa" da; hain zuzen, kooperatibek emaitzetako % 4 ematen dute bertan, eta funts horren asmoa da salbatzea garai zailetan dauden enpresak.
Ulmaren eta Oronaren Mondragonekiko arrakala Fagor Etxetresnak erori zenean has zen zabaltzen. Fagor Etxetresnak Korporazioko ikurra zen, baina porrot egin zuen, eta gainerako kooperatibek egindako ahalegina xahutu zuen. Ordutik hona, Oronaren eta Ulmaren irteera da Korporazioak jasandako kolperik latzena.
Batzar luzeak
Batzarrak luzeak izan dira, eta komunikabideek ezin izan dute horietan sartu. Oronako bazkideak Hernanin bildu dira, eta Ulmakoak, aldiz, Donostian, Illunben. Azken horretako sarreran, kooperatibista gehienek ez dute adierazpenik egin nahi izan; batzuek, baina, zehaztu dute nahiago zutela batzarraren gaineko irizpiderik ez egin. Horietako asko Legazpitik eta Oñatitik joan dira, 50 bat autobusetan.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Oronako eta Ulmako bazkideen bozketaren emaitza ezagutu aurretik, azpimarratu du "egun garrantzitsua" dela eta bazkideek hartzen duten erabakia errespetatu behar dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarri ezkero, haragiaren balio ekonomikoan eragina izango lukeelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertzekotan, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Sindikatu medikuek ez dute onartu Osasun Ministerioaren azken eskaintza, eta negoziazio mahaia utzi dute
CESM eta ASM zentralek elkarrizketa "dinamitatzea" leporatu diote Osasun Ministerioari. Mobilizazio berriak iragarri dituzte.
Nekazarien protestek Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan jarraitzen dute dermatitis nodularragatik eta Mercosurren itunaren aurka
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egiteko eta zerbitzua eskaintzeko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri ausardia eskatu dio EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Gasteizera itzuli da
Euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz —Eusko Jaurlaritza— eta Vital) eta SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak egin dute horren alde. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioaren presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da, Bilbon, erabakia berresteko, ohar bidez jakinarazi duenez.
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diote Urdaibain 300 milioi inbertitzeko planari
Aldundia, Jaurlaritzarekin batera eta "20 udalekin batera", uztailetik ari da "enpresen lehiakortasuna" bultzatzeko plana ezartzen, lurzoru industriala sortzeko, lanbide-heziketa indartzeko, eskualdean egon ohi diren sektore ekonomikoen indarguneei balioa emateko neurriak hartzeko eta horien inguruan jarduera berriak sortzen saiatzeko.
Pentsiodunen mugimendua 24 orduko itxialdi bat egiten ari da Gasteizen, ostegun honetako manifestazioen atarian
50 pentsiodun inguru 24 orduko itxialdi bat egiten ari dira Gasteizko Koroatzearen elizan. Bihar, itxialdia bukatuta, manifestazioa egingo dute Arabako hiriburuan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatutako gutxieneko pentsioen osagarri bat aldarrikatzeko. Iruñean ere deituta dago manifestazioa.