EAEko ekonomia % 1,5 haziko da 2023an eta enplegua sortuko da, Confebasken arabera
Confebask EAEko patronalak aurreikusi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordina % 1,5 haziko dela 2023an eta enplegua sortuko dela, nahiz eta hazkundeak moteltzera egingo duen.
Isabel Busto Confebasken presidenteak eta Eduardo Aretxaga idazkari nagusiak egoera ekonomikoari eta 2023ko aurreikuspenei buruzko txostena aurkeztu dute gaur, eta Eusko Jaurlaritzaren eta BBVAren aurreikuspenen erdian kokatu dira. Izan ere, lehenengoak % 2,1eko hazkundea aurreikusi du; eta bigarrenak, % 0,8koa.
Confebasken arabera, EAEko ekonomiak % 4,2ko hazkundearekin itxiko du urtea, bigarren seihilekoan ia gora-beherarik ez baita izan, eta iaz baino 15.000 pertsona gehiago egongo dira Gizarte Segurantzan, % 8ko langabezia tasarekin.
2023rako, patronalak aurreikusi du hazkundea % 1,5ekoa izango dela, baina aitortu du zalantza asko daudela iragarpenak egiterako garaian (tartean, Ukrainako gerra), eta horien arabera, hazkundea % 0 eta % 2,5 artekoa izan daitekeela.
Dena dela, euskal ekonomiak moteltzeko joeran jarraituko du 2023an, baina Europako eta Espainiako batez bestekotik gora haziko da.
Enplegua izango da indargune nagusia, 10.000 lanpostu sortzea eta milioi batera iristea espero baitute.
Horri esker, langabezia tasa % 7 ingurura jaitsiko omen da, aurtengoa baino puntu bat beherago, eta Europako batez bestekotik gertu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.