Banketxeen emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santander bankuak 9.605 milioi euroko etekina eskuratu du 2022an, 2007ko sabaia gaindituta

Ana Botin buru duen entitatearen hitzetan, iazkoa "oso urte ona" izan zen, 2021arekin alderatuta % 18ko hazkundea erregistratu baitute.
Santander banketxeko bulego bat.
Santander banketxeko bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

Santander banketxeak markak hautsi zituen iaz 9.605 milioi euroko etekina lortuta, hots, 2021ean baino % 18 gehiago, finantza entitateak berak jakinarazi duenez. 

2007tik erdietsitako daturik onenak dira 2022koak. Orduko hartan, 9.060 milioi euroko mozkinak izan zituen Ana Botinek zuzentzen duen bankuak. 

"2022a oso urte ona izan da Santanderrentzat: bezeroen oinarria modu errentagarrian handitu genuen eta balantze oso sendoari eutsi genion. Horri esker, akzio bakoitzeko etekina % 23 igo zen eta akzioko esku-dirutan emandako dibidendua, berriz, % 16", adierazi du Santander banketxeko presidenteak. 

2023ari begira ere baikor azaldu da finantza entitatea. "Espero dugu banku zentralek eta gobernuek inflazioa jaistea lehenesten jarraitzea", hots, interes tasak igotzen jarraitzea, erantsi dute.

BBVAk ere inoizko etekin handienak iragarri zituen atzo: 6.420 milioi euroko mozkina, 2021ean baino % 38 gehiago. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X