frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erretiro aurreratuen tartea handitzea erabaki du Frantziako Gobernuak, protestak gelditzeko

Lehen ministroak "negoziaezintzat" jo zuen hasierako erabakia, eta orain proposatu du 20 eta 21 urte bitartean kotizatzen hasi denak 63 urterekin hartu ahal izatea erretiroa, gutxieneko adina baino urtebete lehenago alegia.
Elisabeth Borne lehen ministroa, prentsaurrekoan. Artxiboko argazkia: EFE
Elisabeth Borne lehen ministroa, prentsaurrekoan. Artxiboko argazkia: EFE

Frantziako lehen ministro Elisabeth Bornek iragarri duenez, erretiro aurreratua erraztuko luketen irizpideak zabaltzea proposatuko du Frantziako Gobernuak, 2030erako erretiroaren gutxieneko adina 64 urtera igotzeko erabakiaren aurkako protesta jendetsuak baretzeko.

'Journal du Dimanche' egunkariarekin egindako elkarrizketa batean, Bornek, bere garaian hasierako erabakia "negoziaezina" zela adierazi zuenak, orain planteatu du 20 eta 21 urte bitartean kotizatzen hasi denak 63 urterekin erretiroa hartzeko aukera izatea, gutxieneko adina baino urtebete lehenago.

Datorren astelehenean hasiko du Gobernuak bere proposamenari buruzko eztabaida, Frantziako sindikatuek ezarritako protesta eta geldialdi berriak baino egun bat lehenago.

"Akordioen bila ari gara. Gehiengoa aurkitu nahi dut. Horretarako daramatzagu hilabeteak lanean", adierazi du Bornek.

Frantziako Konstituzioaren 49.3 artikuluak, Gobernuak besteak beste Gizarte Segurantzaren finantzaketari buruzko legeari 'argi berdea' emateko zazpi aldiz erabili duenak, bozketarik gabe lege proiektu bat onartzea ahalbidetzen du.

Gobernuaren kalkuluen arabera, planteamendu berri horrek urtean 30.000 pertsona ingururi eragingo lieke, eta kostua 600 eta 1.000 milioi euro artekoa izango litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X