FINANTZEN EUSKAL KONTSEILUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17.130,7 milioi euro bildu ziren 2022an EAEn zerga itunduen bidez, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago

Estatuari 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu zion Eusko Jaurlaritzak iaz. Hala, ekitaldiaren itxieran ekarpenen likidazioa 11.598,8 milioi eurokoa izan zen, aurrekontuan jasotako baino 594,9 milioi gehiago.
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

Aurreikuspenak bete egin dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zerga itunduen bidez bildutako diru kopuruak berriro gora egin du, aurreko urteko datuekin alderatuz. 2022an guztira 17.130 milioi euro bildu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek —2021ean 15.963,2 milioi euro bildu zituzten—,  orain urtebete baino % 7,3 gehiago. Horrela, urrian egindako aurreikuspenean baino 21,4 milioi euro gehiago jaso ziren.

Finantzen Euskal Kontseiluko ordezkariak gaur bildu dira, iazko ekitaldiko diru-kontuak aztertu eta 2023rako erabakiak hartzeko. Batzarraren ondoren zabaldutako informazioaren arabera, Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren (PFEZ) bidez batutakoa % 6,3 igo zen (6.497.697.730 euro),  eta sozietateen gaineko zergaren bidez bildutakoa (1.351.266.883 euro), % 17. Zeharkako zergei dagokienez, berriz, BEZaren bilketa osoa % 10,6 hazi zen iaz, 2021eko datuekin alderatuta.

Arabak 2.729,2 milioi euro bildu zituen zerga itunduen bidez (+ % 9,7), Bizkaiak 8.803,5 milioi euro (% 8,2 gehiago) eta Gipuzkoak 5.598,1 milioi euro (+ % 4,8).

Bestalde, kontsumo espezifiko jakin batzuen gaineko zerga bereziei dagokienez, bilketa % 1,7 jaitsi zen: alde batetik, argindarraren gaineko zerga bereziaren bilketak behera egin zuelako (-% 69,6),  eta bestetik, erregaien gaineko zerga bereziaren ondorioz jasotakoa murriztu egin zelako (-% 3,1).

Kopuru horiekin, Egokitzapenerako Funts Orokorrak 98,3 milioi izango ditu, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da diru hori: 12.367.769 eta 85.929.333 euro dagozkie, hurrenez hurren.

Halaber, Espainiako Estatuari 932,3 milioi euroko kupoa ordaindu zion EAEk 2022an. Zerga bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, 2022ko ekarpenen likidazioa kalkulatu da, eta 11.598,9 milioi eurokoa da, hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 594,9 milioi gehiago.

Hain zuzen ere, EAEko erakundeek 17.130,7 milioi euro bildu zituzten, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X