EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 4.300 milioi euro irabazi zituen 2022an, aurreko urtean baino % 11,7 gehiago

Bosgarren urtez jarraian hobetu ditu aurreko urteko irabaziak. Multinazionalak jakinarazi duenez, guztira 7.500 milioi euroko zerga ekarpena egin du, horietatik 2.600 milioi Espainiako Estatuan.
Iberdrola dorrea Bilbon
Iberdrola dorrea Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Iberdrolak 4.339 milioi euroko irabaziak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino % 11,7 gehiago, konpainiak gaur goizean jakinarazi duenez. Gauzak horrela, bosgarren urtez jarraian hobetu ditu aurreko urteko irabaziak.

Hala ere, Espainiako Estatuan, % 19ko jaitsiera izan zuen, energiaren kostuak baldintzatuta batez ere. Aitzitik, irabazi handienak Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen lortu ditu.

Multinazionalak 10.730 milioi euroko inbertsio errekorra egin zuen, eta horietatik 3.000 milioi inguru Espainiako Estatura bideratu zituen.

Halaber, 7.500 milioi euroko zerga ekarpena egin du, horietatik 2.600 milioi Espainiako Estatuan.

Aurtengo urteari begira, energia berriztagarrien aldeko apustua handitzearen alde hitz egin du. Gasaren menpe egon gabe prezioak baxuagoak izan litezkeela esan du, baina horretarako erregulazioari dagokionez egonkortasuna behar dela azpimarratuta.

Iberdrolaren ustez, Alemaniak eta iparraldeko herrialdeek babesten duten merkatuaren erreforma da bidea: "Europa gehiago eta interkonexio gehiago".

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X