Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lakuntzak uste du Osakidetzak inbertsioa eta planifikazioa hobetu behar dituela

ELAko idazkari nagusiak ez du baztertu hauteskundeak baino lehen Osakidetzak grebara jotzea. "Osasun sistema publikoak eskaintzen duen zerbitzua desegiten eta okertzen ari da", erantsi du.
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza

ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzari elkarrizketa egin diote gaur, astelehenarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Bertan esan du asteburuan Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituzten manifestazioek gizartearen nahigabea erakusten dutela, Osakidetzaren zerbitzua egunetik egunera "desegiten eta okertzen" ari dela iritzita.

"Inbertsioa eta planifikazioa hobetu behar dituzte. Eusko Jaurlaritzak ez ditu oinarrizko sektoreak zaintzen. Aurten, gainera, 20 milioi euro gutxiago bideratu ditu osasungintzara, itxaron-zerrendetan dauden pazienteen kopurua seikoztu egin da, eta diagnostiko baten zain daudenena, bikoiztu. Horrez gain, % 36 hazi dira ebakuntzetarako itxaronaldiak, eta zentro askotan murrizketak egin dituzte. Hori guztia kontuan izanda, nor da errealitatetik at dagoena, manifestazioan parte hartu zuen jendea ala lehendakaria eta Sagardui?", galdetu du.

Horregatik guztiagatik Lakuntzak ez du baztertu hauteskundeak baino lehen Osakidetzak grebara jotzea.

Egungo egoera ekonomikoaz nabarmendu du izugarri hazi direla enpresa handien etekinak, pobrezia gero eta handiagoa denean, eta, hortik abiatuta, lan hitzarmenetan arazoak areagotu direla.

Pentsioen erreforma eta Hezkuntza Sailarekin dituzten negoziazioak ere hartu ditu berbagai. "Arazo nagusia da pentsioak oso baxuak direla", azpimarratu du. Hezkuntza lege berriaren inguruan, bestalde, kezkatuta agertu da. "Haien planteamendutik oso urruti gaude, abiapuntu oso ezberdinak baititugu. Hezkuntza eredu bakarra behar dugu gurean, alegia, euskara ardatz duen hezkuntza publikoa nahi dugu", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X